Mineralogia irteeran izena eman daiteke Urretxun
Mineralogia irteeran izena emateko epea zabalik dago Urretxun. Urriaren 29an egingo dute, Berastegi-Plazaolara. Bertan piritak, sideritak, baritak, kuartzoa, oligistoak… jaso ahalko dira. Hilaren 26ra arte eman daiteke izena kultur etxean. Helduek 35 euro ordaindu beharko dituzte eta 16 urtetik beherakoek 25. 8:00etan egingo dute irteera eta 18:30ean itzuliko dira.














