
Estandako neskek garaipen garrantzitsua lortu dute etxetik kanpo, Iruñeara egindako bisitan. Txantreako taldeari 1 eta 3 irabazi zioten larunbatean, partida ona egin eta gero. Joana Diez-Guemesek eta Leticia Diazek egin zituzten ordiziarren golak aurr...

Bihar, urriak 11, segurarrek literatur tertulia egingo dute 19:00etatik aurrera, kultur etxean. Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak liburua irakurri behar izan dute saiorako, eta liburua irakurri ondorengo sentsazioak partekatuko dituzte, bertan. Ur Ap...

[Ordiziakoahotsa.net webgunearen bideoa]. Guardia Zibilak bi etxebizitza miatu ditu gaur, Ordizian; bata Kale Nagusian eta bestea Santamaria kalean. Goiz osoan zehar, bi kale horien sarrerak itxita izan dituzte, eta presentzia poliziala handia izan da, lekuko batek azaldu duenez. Antza denez, Nafarroan egindako lapurreta kasu baten pistak eraman ditu Ordiziara. Etxe horietako batean, gizonezko bat atxilotu dute, ustez lapurretekin lotura duelakoan. Errumaniar jatorria du atxilotuak.


Asteburu honetan bertso saioa egingo dute Legazpin. Bertso Olariak bertso eskolak antolatu du, eta Maialen Lujanbiok, Andoni Egañak, Miren Amurizak eta Jon Maiak kantatuko dute bertan. 17:30ean hasiko dute, Latxartegi aretoan. Sarrerek 5 euro balio...

Buzkantza egileek lehiaketan parte hartu ahal izateko, izena eman beharko dute hilaren 13a eta 21a bitartean, Zelai Arizti kultur etxean.

Larunbatean, urriak 15, bukatuko da Illati elkarteak ateratzen duen egutegirako argazkiak bidaltzeko epea. Argazkien gaia ura da. Lehian edonork parte hartu ahal izango du, eta nahi adina argazki aurkeztu ahal izango ditu. Argazkiak aldaize.illati@gmai...

Ostiralean , urriak 14, Baginaren elkarrizketak antzezlana ikusteko aukera izango da Guraso Elkartean, gaueko hamarretatik aurrera. Antzezlan horretan Aitziber Garmendiak eta Ainhoa Garaik parte hartuko dute. Pertsona bakoitzak bost euro ordaindu be...

Eguraldi hezea egin arren, jende mordoxka bildu du Jatorrizko Euskal Animalia Espezieen XII. Erakusketak, Ormaiztegin. Antolatzaileen hitzetan, «iaz baino gehiago, eta ez da gutxi, egin duen eguraldia ikusita». Horrenbestez, gustura daude jasotako erantzunarekin. Bisitariei dagokionean gehiengoa goierritarra zen, baina baziren besteak beste, Oñatitik, Antzuolatik, Arrasatetik eta Zarautzetik gerturatutakoak ere. Azokara joandakoen adinari dagokionean berriz, asko helduak ziren, baina horrelakoetan ohikoa den moduan, guraso ugari ere ikus zitekeen beraien seme-alabekin. Igandean, 10:00etik aurrera ireki zuten jatorrizko euskal animalien azoka, 7.000 metro koadroko azaleran, eta bertara hurbildutako askok berehala ikusi zituzten animaliak. Batez ere baserritarrek, interes handia izaten baitute. Ganaduari begiratu eta beraien artean hizketan eta kalifikazioak jarriz entzun zitezkeen batzuk. Animaliak ikusteaz gain, jatorrizko euskal animalia espezietatik ekoiztutako produktuak ere erosi zituzten bisitariek. Informazioa eskuragarri Goizeko hamaiketatik aurrera hasi ziren elkartekideak animalia bakoitzari buruzko argibideak ematen, megafonia bidez. Asko izan ziren animaliak zeuden itxituretara inguratu eta beraiei buruzko galderak egin zituztenak: galtzeko zein arrisku duten, zein lan egiten den arriskua ekiditeko… Elkartekideek ahalik eta xehetasun gehienekin erantzun zituzten bisitarien galderak. Goizean 11:30etan hasi zen Pottoka Arrazaren Gipuzkoako VIII. Txapelketa. Lau sailetan banatuta egin zuten: sementalak, 3 urtetik gorako behorrak, 6tik 36 hilabete arteko behokak eta 6tik 36 hilabete arteko zaldikoak. Sementalen, [...]

Lapurreta egin dute bart gauean Nafarroa etorbidean dagoen Alzuri argazki dendan. Ateko sarraila apurtuta sartu dira dendara, eta segurtasun kamerak sabaira begira jarri ondoren, dendan zeuden argazki kamera guztiak eta gainerakoak lapurtu dituzte. Ez ...

Asfaltatze lanak egingo dituzte bihar, 08:00etatik aurrera, Igartza auzoko Errekarte kalean. 48. zenbaki pareko plazatxotik bidegurutzeraino asfaltatuko dute kalea, eta lanek irauten duten bitartean, hainbat aldaketa egingo dituzte trafikoan. Hala, Errekarte kaleko 48. zenbaki paretik eta Ikasleen zeharbidean zehar (haurtzaindegi paretik aurrera) kontrako norazkoan bideratuko dute bihar trafikoa, Karobi eta Igartza Oleta kaleetarantz. Trafiko aldaketak seinale bidez adieraziko dituzte, eta seinaleei kasu egiteko eta arretaz gidatzeko eskatu dute Udaltzaingotik.

100 bat argazkilarik bidali dituzte jada euren lanak, munduko txoko ezberdinetatik; datorren urriaren 23an, gauerdian itxiko da lanak aurkezteko epea.


