28 margolari Urretxuko eta Zumarragako VII. Kale Pintura lehiaketan
Urretxuko eta Zumarragako VII. Kale Pintura lehiaketan 28 margolarik parte hartu zuten, atzo. Horietatik 11 bertakoak ziren, eta 16 urtetik beherakoen mailan 4 haurrek parte hartu zuten, guztiak bertakoak. Lehenengo saria Jose Miguel Arranzek (Erandio) jaso zuen, bigarrena Piedad Santa Mariak (Leioa), herriko saria Maite Askasibarrek (Urretxu) eta, haurretan, Maialen Terceñoren (Urretxu) lana saritu zuen epaimahaiak. Epaiamahaikideak ondokoak izan ziren: Aitor Etxeberria, Luis Laskurain eta Aitor Sarasketa.














