Bihar, asteartea, literatur tertulia egingo dute segurarrek
Bihar, urriak 11, segurarrek literatur tertulia egingo dute 19:00etatik aurrera, kultur etxean. Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak liburua irakurri behar izan dute saiorako, eta liburua irakurri ondorengo sentsazioak partekatuko dituzte, bertan. Ur Ap...
Bihar, urriak 11, segurarrek literatur tertulia egingo dute 19:00etatik aurrera, kultur etxean. Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak liburua irakurri behar izan dute saiorako, eta liburua irakurri ondorengo sentsazioak partekatuko dituzte, bertan. Ur Apalategi idazlea ere bertan izango da, eta irakurleek berarekin ere hitz egin ahal izango dute. Saioak ordu eta erdiko iraupena izango du.













