Guardia Zibilak bi etxe miatu eta gizonezko bat atxilotu du Ordizian
[Ordiziakoahotsa.net webgunearen bideoa]. Guardia Zibilak bi etxebizitza miatu ditu gaur, Ordizian; bata Kale Nagusian eta bestea Santamaria kalean. Goiz osoan zehar, bi kale horien sarrerak itxita izan dituzte, eta presentzia poliziala handia izan da, lekuko batek azaldu duenez. Antza denez, Nafarroan egindako lapurreta kasu baten pistak eraman ditu Ordiziara. Etxe horietako batean, gizonezko bat atxilotu dute, ustez lapurretekin lotura duelakoan. Errumaniar jatorria du atxilotuak.