Lapurreta egin dute bart Alzuri argazki dendan
Lapurreta egin dute bart gauean Nafarroa etorbidean dagoen Alzuri argazki dendan. Ateko sarraila apurtuta sartu dira dendara, eta segurtasun kamerak sabaira begira jarri ondoren, dendan zeuden argazki kamera guztiak eta gainerakoak lapurtu dituzte. Ez ...
Lapurreta egin dute bart gauean Nafarroa etorbidean dagoen Alzuri argazki dendan. Ateko sarraila apurtuta sartu dira dendara, eta segurtasun kamerak sabaira begira jarri ondoren, dendan zeuden argazki kamera guztiak eta gainerakoak lapurtu dituzte. Ez da lehen aldia dendan lapurreta egiten saiatzen direna, baina Alzuritik jakinarazi dutenez bart gauera arte ez dute behin ere denda barrura sartzerik lortu. Orain arte, erakusleihoko kristala pitzatzea bakarrik lortu dute.
Ertzaintzak jabeei jakinarazi dienez, ez dira ohiko lapurrak izan dendara sartu direnak: “Ondo zekiten zer egiten ari ziren, eta bi orduz dendan egon dira lasai-lasai”. Inork ez duela ezer ikusi gaineratu dute, eta inolako aztarnarik utzi gabe ihes egin dute lapurrek.













