Txantreako derbia irabazi egin du Estanda Ordiziak
Estandako neskek garaipen garrantzitsua lortu dute etxetik kanpo, Iruñeara egindako bisitan. Txantreako taldeari 1 eta 3 irabazi zioten larunbatean, partida ona egin eta gero. Joana Diez-Guemesek eta Leticia Diazek egin zituzten ordiziarren golak aurr...
Estandako neskek garaipen garrantzitsua lortu dute etxetik kanpo, Iruñeara egindako bisitan. Txantreako taldeari 1 eta 3 irabazi zioten larunbatean, partida ona egin eta gero. Joana Diez-Guemesek eta Leticia Diazek egin zituzten ordiziarren golak aurreneko zatian. Bigarrenean, nafarrek aldea murriztu zuten, baina Maite Gonzalezek, hirugarren golarekin, partida erabakita utzi zuen, Estandaren alde.













