Majoriren egoera «desblokeatu» dute eta zerbitzua mantenduko du udalak

Hainbat hilabete eta makina bat bileraren ondoren, Majori kiroldegiko egoera bideratzea lortu dute auzi horretan zeresana izan duten aldeek. Pasa den larunbatean langileek egindako prentsa agerraldiaren ondoren, udal ordezkarien txanda izan zen atzo. Egoera «desblokeatzea» eta kiroldegiko zerbitzuak mantentzea lortu dutela azaldu dute. Hala, udalak Igeriketa Lantzen S.L. enpresarekin zuen kontratua etenda gelditu da, eta atzotik, udalak berak hartuko du kudeaketa bere gain, Iñaki Moiuak gidatzen duen Kirol Kudeaketa 2011 SL enpresaren bidez. Orain, bost hilabeteko epea izango dute «azterketa sakona» egin eta kiroldegian «zein motatako zerbitzua eta kudeaketa» jarri nahi duten erabakitzeko. Behin behinean Majori kiroldegiaren kudeaketa gainbegiratuko duen Eñaut Gereñuk eman zituen prozesu osoaren inguruko azalpenak. Udala «hasieratik langileekin, sindikatuekin eta enpresarekin hitz egiteko prest» egon dela azaldu zuen, eta bilera askoren ondoren, «egoera desblokeatzea» lortu dutela. Oraingo egoerara iristeko ordea, aurretik izandako gertakarien kronologia egin zuen. «2009ko abenduaren bukaeratik, Igeriketa Lantzenek Majori kiroldegiaren gestio integrala eraman du Majori kiroldegian. Horren truke, udalak 427.000 euro eman izan dizkio urtero». Enpresa horrek ordea, «arazo ekonomiko larriak» izan ditu, eta uztailaren 29an, hartzekodunen lehiaketan deklaratu zen. «Irailera bitarte, hiru hilabete eta erdiz, langileei soldata zor izan die». Horregatik, udalak eta Majori kiroldegiko administrazio kontseiluak aho batez erabaki zuten kontratu hori [...]

Hainbat hilabete eta makina bat bileraren ondoren, Majori kiroldegiko egoera bideratzea lortu dute auzi horretan zeresana izan duten aldeek. Pasa den larunbatean langileek egindako prentsa agerraldiaren ondoren, udal ordezkarien txanda izan zen atzo. Egoera «desblokeatzea» eta kiroldegiko zerbitzuak mantentzea lortu dutela azaldu dute. Hala, udalak Igeriketa Lantzen S.L. enpresarekin zuen kontratua etenda gelditu da, eta atzotik, udalak berak hartuko du kudeaketa bere gain, Iñaki Moiuak gidatzen duen Kirol Kudeaketa 2011 SL enpresaren bidez. Orain, bost hilabeteko epea izango dute «azterketa sakona» egin eta kiroldegian «zein motatako zerbitzua eta kudeaketa» jarri nahi duten erabakitzeko.

Behin behinean Majori kiroldegiaren kudeaketa gainbegiratuko duen Eñaut Gereñuk eman zituen prozesu osoaren inguruko azalpenak. Udala «hasieratik langileekin, sindikatuekin eta enpresarekin hitz egiteko prest» egon dela azaldu zuen, eta bilera askoren ondoren, «egoera desblokeatzea» lortu dutela.

Oraingo egoerara iristeko ordea, aurretik izandako gertakarien kronologia egin zuen. «2009ko abenduaren bukaeratik, Igeriketa Lantzenek Majori kiroldegiaren gestio integrala eraman du Majori kiroldegian. Horren truke, udalak 427.000 euro eman izan dizkio urtero». Enpresa horrek ordea, «arazo ekonomiko larriak» izan ditu, eta uztailaren 29an, hartzekodunen lehiaketan deklaratu zen. «Irailera bitarte, hiru hilabete eta erdiz, langileei soldata zor izan die». Horregatik, udalak eta Majori kiroldegiko administrazio kontseiluak aho batez erabaki zuten kontratu hori etetea.

Denbora horretan, udalak hiru helburu bete nahi izan ditu: «zerbitzua bermatzea, udalaren interes eta ondasuna babestea, eta langileen eskubideak bermatzea». Gainera, lanpostuak mantentzea eta langileei zor zitzaien dirua ordaintzea lortu dutela azaldu dute.

Oraindik udal arduradunek ez dakite prozesu horrek zenbaterainoko kalte ekonomikoa eragin dakiokeen udalari, hori hartzekodunen lehiaketa egiten denean jakingo baita. Hala ere, udalak «kalteordainak» eskatzeko asmoa duela jakinarazi du, «egin dituen inbertsioengatik eta horrek eragindako zorrengatik».

Gereñu, behin behinean
Behin Majori kiroldegiko kontratua etenda eta kudeaketa udalaren eta Kirol Kudeaketa 2011 S.L. enpresaren esku utzita, behin behineko epealdi bat hartuko dute orain, «azterketa sakona» egin eta kudeaketa eredua zehazteko. Kudeaketa hori, Eñaut Gereñuk hartuko du bere gain. Aukeraketa horren arrazoiak ere azaldu zituen Egurenek. «Behin behinekotasun hau aurrera eramateko enpresa bat kontratatu dugun bezala, oso garbi genuen honek kudeaketarako behar zuela horretan aditua izango zen norbait». Alkatearen arabera «Gereñu lan horietarako kontratatzea ez da izan bere curriculumagatik edo dituen tituluengatik egin dugun zerbait, baizik eta bera delako inor baino hobeto kiroldegia ezagutzen duena, etxe hori aspalditik ezagutzen duelako, eta iruditzen zaigulako bera dela etorkizuneko kudeaketa hori sakontzen eta egonkortzen lagundu dezakeen pertsona». Osoko bilkuran esan zuten moduan, «bere lana behin behinekoa» izango dela gogorarazi zuen Egurenek.

Langileen eskariak beteta
Bere aldetik, Majoriko langileek greba deialdia bertan behera utziko zutela iragarri zuten larunbatean, prentsaren aurrean egindako agerraldian. Udalaren, sindikatuen eta enpresaren artean joan den ostegunean adostutakoaren arabera, «Igeriketa Lantzen enpresak atzeratutako soldatak ordaindu» egingo dizkie langileei. Horrela, beraien eskaerak betetzat eman dituzte eta egoera «normalizatzea» lortu dute. Bestalde, Ordiziako herritarrei eta kiroldegiko erabiltzaileei eskerrak eman dizkiete langileek, «emandako babesagatik».

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa