2011/10/11

Ibarguren eta Besada garaile Euskal Herriko dantza txapelketan, Seguran

«Ezin sinistuta, laino batean». Halaxe zeuden atzo oraindik Jon Ibarguren azpeitiarra eta Idoia Besada pasaitarra, igandean Seguran Euskal Herriko 35. Dantza Txapelketa irabazi zuen bikotea. Maila goreneko lehenbiziko txapela, gutxieneko tartearekin bada ere, bikote gaztearengana joan zen. Puntu bakarraren aldea atera zieten aurreko urteko txapeldun bizkaitarrei, Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas sestaoarrei. Ustekabean lortu dute Ibargurenek eta Besadak Segurako titulu preziatua, euskal dantza txapelketen denboraldiko azkena. «Ez genuen espero, egia esan. Aurten ere sestaoarrak ziren faborito, hernaniarrak ere [Xabier Segura eta Lierni Martiarena, hirugarren sailkatuak] ondo ibiliko zirela bagenekien. Lan asko egin dugu urtean zehar, eta gure helburua saioa ondo irtetea zen; bai geu, bai ikusleak gustura geratzea», zioen atzo Ibargurenek. Fandangoa eta arin-arina egiten ari ziren bitartean, eta lana bukatutakoan, «sentsazio onarekin» geratu zirela aitortu du azpeitiarrak. «Gustura geratu ginen egindakoarekin. Noski, irabazle ginela jakindakoan oraindik gehiago, hunkituta». Hamar bikotek parte hartu dute 35. txapelketan. Lehen lauren multzoa —Lander Campos santurtziarra eta Haizea Hormaetxea leioarra izan dira laugarren— eta beste sei bikoteen arteko aldea puntuazioan nabarmena izan zen. Txapelaren —eta lepoko zapiaren— lehia, ordea, inoizko estuena izan da. Seguran txapeldun irten den bikoteak bi urte darama elkarrekin dantzan. Lehen beste kide batzuekin aritzen ziren lehiaketetan, mutila unibertsitatera [...]

Aimar Maiz

Ataungo San Martin elizan bisita gidatua egingo dute etzi, ataundarrentzat

Atauniker kultura elkarteak eta Ataun San Martingo eliza batzordeak bisita gidatua antolatu dute, etziko, lankidetzan. San Martin elizako ondare historikoa eta arkitektonikoa ezagutu ahalko da. Ataundarrentzat bakarrik zuzendutakoa izango da osteguneko...

Aimar Maiz

Urola Garaiko Mankomunitateak gaur egingo du batzarra Urretxun

Lehendakaria eta lehendakari ordea aukeratzeko Batzar Orokorra izango da gaurkoa.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Majoriren egoera «desblokeatu» dute eta zerbitzua mantenduko du udalak

Hainbat hilabete eta makina bat bileraren ondoren, Majori kiroldegiko egoera bideratzea lortu dute auzi horretan zeresana izan duten aldeek. Pasa den larunbatean langileek egindako prentsa agerraldiaren ondoren, udal ordezkarien txanda izan zen atzo. Egoera «desblokeatzea» eta kiroldegiko zerbitzuak mantentzea lortu dutela azaldu dute. Hala, udalak Igeriketa Lantzen S.L. enpresarekin zuen kontratua etenda gelditu da, eta atzotik, udalak berak hartuko du kudeaketa bere gain, Iñaki Moiuak gidatzen duen Kirol Kudeaketa 2011 SL enpresaren bidez. Orain, bost hilabeteko epea izango dute «azterketa sakona» egin eta kiroldegian «zein motatako zerbitzua eta kudeaketa» jarri nahi duten erabakitzeko. Behin behinean Majori kiroldegiaren kudeaketa gainbegiratuko duen Eñaut Gereñuk eman zituen prozesu osoaren inguruko azalpenak. Udala «hasieratik langileekin, sindikatuekin eta enpresarekin hitz egiteko prest» egon dela azaldu zuen, eta bilera askoren ondoren, «egoera desblokeatzea» lortu dutela. Oraingo egoerara iristeko ordea, aurretik izandako gertakarien kronologia egin zuen. «2009ko abenduaren bukaeratik, Igeriketa Lantzenek Majori kiroldegiaren gestio integrala eraman du Majori kiroldegian. Horren truke, udalak 427.000 euro eman izan dizkio urtero». Enpresa horrek ordea, «arazo ekonomiko larriak» izan ditu, eta uztailaren 29an, hartzekodunen lehiaketan deklaratu zen. «Irailera bitarte, hiru hilabete eta erdiz, langileei soldata zor izan die». Horregatik, udalak eta Majori kiroldegiko administrazio kontseiluak aho batez erabaki zuten kontratu hori [...]

Arkaitz Apalategi
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa