Agiñako frontoiaren lanak aurrera doaz, sabaia jarri diote jada
Aurrera doaz Agiña auzoko pilotalekuko lanak. Sabaia jarri dute jada. Urtarrilaren 29an hasi zituzten lanak, eta Mikel Serrano alkateak emandako epeen arabera, «frontoia San Martin jaietarako amaituta egongo da», azaroaren 13an inauguratuko dutelarik. Frontisak 10 metro izango ditu, eta 4 metro kontrakantxak. «Auzotarren aspaldiko eskariari erantzun» diola Udalak esan zuen Serranok lanak hasi zituztenean.














