
Zerkale kalea, Seguran Segurako eta Mutiloako hirigintza alorreko hainbat proiektu diruz lagunduko ditu Kutxa Fundazioak. Bi udalekin sintatutako hitzarmenari esker, 109.000 euroko inbertsioa egingo du Kutxak bi herrietan. Segurako Udalak 70.000 euro jasoko ditu, eta diru horrekin Zerkalde kalean egiten ari diren lanak eta Ama Jasokundearen elizan egingo dituztenak finantzatuko ditu fundazioak. Diruaren beste zati bat, Kultur Ondasun kalifikazioa duen alde zaharra birgaitzeko eta babesteko planean inbertituko dute. Eraikina birgaitzeko Mutiloako Udalak berriz, 39.000 euroko diru-laguntza jasoko du, herriko eraikin bat birgaitu eta bertan haurrentzako ludoteka, liburutegia eta medikuaren kontsulta eraikitzeko. Diruaren beste portzentaje bat, lur sail bat erosteko erabiliko du Mutiloako Udalak. Lur sail horretan, garai batean herriak meatzaritzarekin izan zuen lotura jasoko duen interpretazio zentroa eraiki nahi dute.

Lehen aldia da legazpiar batek txapelketa honetan parte hartzen duena. Noraezean izena du parte hartuko duen talde legazpiarrak. talde bat da, baina kantariak bi direnez, bikoteen arloan hartuko dute parte. Noraezean taldeak Bergaran izango du kanp...

Zingizango.com• Legazpiko Ezker Abertzaleak herri batzarra deitu du ostiral honetarako. Egoera politikoaren inguruko batzarra izango da, 18:30ean, Lekanazpi elkartean. Legazpiko abertzale eta ezkerzaleak daude bertara deituta.

Sasieta Mankomunitateak postaz bidaliko die beasaindarrei edukiontzi marroirako poltsak makinatik hartu ahal izateko erabili behar den txartela. Gaur goizean eraman dituzte gutunak postetxera, eta lehen txartelak bihar jasoko dituzte beasaindarrek. Au...

D-Pintxos taldea Zingizango.com•2009ko otsailean hasi zen D-PINTXOS taldea Subeltza kolektiboko musika lokaletan ensaiatzen. Orduan, Joseba Guirrutxagak (ahotsa), Oier Gabiriak (baxua), Iñaki Ormazabalek (bateria), Mikele Gurrutxagak (tronpeta), A...

Ampo Ordiziak hitzordu garrantzitsua du larunbat honetan, Getxoko Fadura zelaian. Izan ere, Getxo Artearen kontrako derbia jokatuko dute ordiziarrek, 17:00etan. Aurten ohorezko mailara itzuli da talde bizkaitarra, eta errugbi zaleek, derbi honekin goza...

Igartubeiti baserri museoan Sagardo Astea ari dira egiten. XVI. mendeko zurezko egitura indarrez bihurritu, eta duela 500 urte sagardoa nola egiten zuten ikusi daiteke bertan. Egunero ari dira egiten sagar zanpaketak, 11:30etan hasita, baina biharkoa (urriak 14) izango da prozesu guztia bertatik bertara ikusteko azken eguna. Igartubeitin ordu bete inguru igarotzen dute sagarrak txikitu eta zukua ateratzen. Denbora laburrean ikusi daiteke, beraz, emaitza. Duela 500 urte, lanorduak luzeagoak izan ohi ziren, egunaren parte handiena zeregin horretan igarotzen baitzuten. Baserri askotan 12 bat ordu pasatzen zituzten lanean. Sagarrak nahastu Sagardoa egiteko prozesua berez ez da konplexua, baina gauza ugari eduki behar dira kontutan. Materialak ondo ezagutzea eta ondo erabiltzea premiazkoa da. Zuhaitz Akizu Igartubeitiko kideak jakitera eman duenez, lehendabizi nahasketa egin behar izaten da, «edozein sagarrek ez baitu balio sagardotarako». Sagar gezak, gaziak eta garratzak nahasten dituzte. Sagar guztiak askaren gainean jartzen dituzte ondoren. Aska sagarrak prentsatzen diren lekua da. Sagarrak banaka banaka txikitzen dituzte segidan, pisoiak edo sumilak erabiliz. Ahal dela sagarrondoarekin egiten ziren sumilak, sagarrondoa busti eta lehortu ondoren ez baita zartatzen. Igartubeitikoak pagoarekin eginda daude, eta denak pitza-pitza eginda daude. Askako zuloan erratza jartzen dute gero, hosto gogorrekoa denez, iragazki funtzioa ondo beteten duelako. Propietate antiseptikoak ere baditu. [...]

Ostiralean, urriak 14, En un mundo mejor filma proiektatuko du Legazpi Zine Klubak. 22:15ean hasiko dute emanaldia, Latxartegi aretoan. Igandean, bere aldetik. El discurso del rey filma proiektatuko dute, 19:30ean Latxartegin. En un mundo mejor FITXA TEKNIKOA Jatorrizko titulua: Hævnen. Zuzendaria: Susanne Bier. Herrialdea: Danimarka. Urtea: 2010. Iraupena: 113 min. Generoa: Drama. Aktoreak: Mikael Persbrandt (Anton), Trine Dyrholm (Marianne), Ulrich Thomsen (Claus), Markus Rygaard (Elias), William Jøhnk Nielsen (Christian), Bodil Jorgensen (eskolako zuzendaria), Elsebeth Steentoft (Signe), Martin Buch (Niels), Anette Stovebaek (Hanne), Kim Bodnia (Lars). Gidoia: Anders Thomas Jensen; Susanne Bier eta Anders Thomas Jensenen (gertakizun batean oinarrituta). Produkzioa: Sisse Graum Jørgensen. Musika: Johan Söderqvist. Argazkia: Morten Søborg. Muntaketa: Pernille Bech Christensen eta Morten Egholm. Produkzioko diseinua: Peter Grant. Jantziak: Manon Rasmussen. “Mundu hobe batean” filmak 2011ko atzerriko Film Onenaren Oscar saria irabazi zuen. Filmean hainbat zalantzen gaineko erradiografia da: mendebaldeko gizartearen zalantza moralak, hezkuntza sistema eta bere ur zingiratsuak eta existentziaren hauskortasuna. Gertakizunean gurutzatzen diren istorioen abiapuntua haustura-puntua ere bada. Krisian dauden bi senar-emazte; horietako batean krisia amaren heriotzak ekarri du; bestean, aldiz, traizio batek bikotea bereiztea ezinbestean ekarriko duela ikus daiteke. Eta bi familietako semeek hartzen dute kontakizunaren abiapuntua. Haiek eszenifikatzen dituzten hondoratze horien ondorioak. Nerabeak dira eta [...]

Datorren asteartean, urriak 18, silo bolak jasoko dituzte Legazpin. Beti bezala bezperan atera beharko dira. Lekuak ere ohikoak dira: Egialde auzoan, plater tiroketa azpiegituren sarreran eta Brinkolan, sarreran dagoen zerrategian.

Goierri Eskolak diruz lagundutako hainbat ikastaro antolatu ditu, Sarbideak eta Hobetuz programen bitartez. Metal arloko langileei eta langabetuei zuzendutako saioak izango dira, eta formazio teorikoa (250 ordu) eta praktikoa (160 ordu) uztartzen dute....

Igande honetan Elikaduraren Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu osoan, eta D’Elikatuz zentroak ere bat egin nahi izan du ospakizunarekin. Bisitariei ateak zabaldu eta D’Elikatuz mokau batean jarduera prestatu dute. Igandean, 11:00etan hasita, «eli...

Baserriak orokorrean duen egoera «larria» eta emakumeek sektore horretan dituzten gabeziez hitz egin, eztabaidatu eta hausnartzeko jardunaldia egingo dute etzi, hilak 15, Ordizian. Beti-Alai pilotalekuan elkartuko dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 350 emakumezko baserritar inguru. Helburu argia dute: sektorearen egoeraz eta etorkizunaz hitz egitea, beti ere, emakume baserritarren ikuspuntutik. Zure lana kontuan hartzekoa da izango da topaketaren goiburua, eta landuko duten oinarrizko gaia ekonomia da. Jardunaldi horretan ez dira bakarrik ariko, izan ere, erakundeetako hainbat ordezkarik egingo baitiete harrera. Igor Eguren Ordiziako alkatea, Jon Uriguen Landa Garapeneko foru diputatua eta Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailburua bertan izango dira. Emakumeen ordezkari, berriz, Itziarko Endañeta baserriko Arantxa Eizagirre izango da, jardunaldia antolatu duen Hitzez elkarteko lehendakaria. Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak ere parte hartuko du. Bazkari baten bueltan bukatuko dute goiz osoko topaketa. Eizagirreren arabera, baserrien ardatza gizonezkoa dela esaten da, baina ekonomia aldetik behintzat, «emakumeak izaten dira kontuak egin behar izaten dituztenak». Elkarteko lehendakariaren ustez, emakumeek baserrian egiten duten lana «funtsezkoa» da : «Baserrian emakumerik ez badago, baserria gain behera dator. Hori garbi dago. Dagoenean, berriz, ez da aintzat hartzen. Muturretik muturrera joaten gara», nabarmendu du. Lanaren aitortza eske Emakume baserritarren egoera hobetzeko haien «lanaren aitortza» behar dela uste du. «Etxetik [...]

Zortzi urterekin hasi zen Andoitz Bonilla (Beasain, 2001) motor lasterketatan lehiatzen, eta ordutik horretan jarraitu du, astebururo furgonetako eserlekuan eseri eta ehunka kilometro eginez. Hamar urte ditu, eta abiadura bizian ia lurra ukitzeraino markutzeak ez dio beldurrik ematen. Zergatik hasi zinen motorrak gidatzen? Aitari gustatzen zitzaion, eta berak erakutsi zidan. Hasieran ez zitzaidan asko gustatzen, baina gero gustua hartu nion. Zein izan zen zure lehen motorra? Minimoto bat erosi zidaten, baina ia ez nuen erabili. Gero kroseko bat erosi zidaten, eta pista batzuetara joan ginen, baina hura ere ez nuen asko erabili. Gero 70 zentimetro kubikokoa erosi zidaten eta hura erabiltzen hasi nintzen. Gehiago gustatu zitzaidan eta harekin lehiatzen hasi nintzen. Supermotar bat erosi ere zidaten, eta hori gustatzen zait gehien, arinagoa delako, irristatu egin naitekeelako, lokatzetan ibili… dibertigarriagoa da. Zenbat urterekin parte hartu zenuen lehen lasterketan? Lehenengo lasterketa bederatzi urterekin egin nuen Kotarren, Burgosen, eta irabazi egin nuen. Baina gero lasterketa guztietan denek irabazten zidaten, esperientzia gehiago zutelako, 70eko motorrarekin bederatzi urtetik 12 urtera artekoek lehiatzen baitute. Nik orain bi motor erabiltzen ditut, 70ekoa Gaztela eta Leongo eta Euskadiko txapelketetan, eta 80koa Mediterraneokoan, MotoDes txapelketan, eta Espainia iparraldean. Nolako aurkariak izaten dituzu? Ni baino zaharragoak dira gehienak, 13 urtera [...]