Ampo Ordiziak derbia jokatuko du larunbatean, Getxo Artearen kontra
Ampo Ordiziak hitzordu garrantzitsua du larunbat honetan, Getxoko Fadura zelaian. Izan ere, Getxo Artearen kontrako derbia jokatuko dute ordiziarrek, 17:00etan. Aurten ohorezko mailara itzuli da talde bizkaitarra, eta errugbi zaleek, derbi honekin goza...
Ampo Ordiziak hitzordu garrantzitsua du larunbat honetan, Getxoko Fadura zelaian. Izan ere, Getxo Artearen kontrako derbia jokatuko dute ordiziarrek, 17:00etan. Aurten ohorezko mailara itzuli da talde bizkaitarra, eta errugbi zaleek, derbi honekin gozatzeko aukera izango dute berriz ere.
Pasa den asteburuko atsedenaldia selekzioen partidak jokatzeko aprobetxatu dute askok. Zenbait talderi ere, kalte egin diezaioke horrelako geldiune batek, baina ordiziarrak «morala altu» dutela doaz Bizkaia aldera. El Salvadorren kontrako garaipena eta gero, bide horri eutsi nahi diote, eta «garaipenaren bila» joango direla diote.
Parkerrek ez du jokatuko
Larunbateko partidari begira, Tom Parker baja izango da, asteazkeneko entrenamendu saioan mina hartu baitzuen. Idiakez eta Elortza ere errekuperatzeko fasean daude, eta ez dira deialdian izango.













