Bikote legazpiar batek Gipuzkoako XV. Kantu Txapelketan parte hartuko du
Lehen aldia da legazpiar batek txapelketa honetan parte hartzen duena. Noraezean izena du parte hartuko duen talde legazpiarrak. talde bat da, baina kantariak bi direnez, bikoteen arloan hartuko dute parte. Noraezean taldeak Bergaran izango du kanp...
Lehen aldia da legazpiar batek txapelketa honetan parte hartzen duena. Noraezean izena du parte hartuko duen talde legazpiarrak. talde bat da, baina kantariak bi direnez, bikoteen arloan hartuko dute parte.
Noraezean taldeak Bergaran izango du kanporaketa saioa, urriaren 23an, 18:00etan Zabalotegi arertoan. taldea Iker Galfarsorok, Aloña Agirrek, Izaro Urbietak, Unai Ibargurenek, Amaia Arangurenek eta Irati Dorronsorok osatzen dute eta lehiaketan bi kanta aurkeztuko dituzte, bata KenZazpi taldearena eta bestea euren sorkuntzakoa.
Bergarakoa txapelketako bigarren kanporaketa izango da. Lehena Lezon ospatuko dute urriaren 15ean. Finala azaroaren 27an egingo da Donostiako antzoki zaharrean.














