D-Pintxos taldearen agur kontzertua larunbatean gaztetxean
D-Pintxos taldea Zingizango.com•2009ko otsailean hasi zen D-PINTXOS taldea Subeltza kolektiboko musika lokaletan ensaiatzen. Orduan, Joseba Guirrutxagak (ahotsa), Oier Gabiriak (baxua), Iñaki Ormazabalek (bateria), Mikele Gurrutxagak (tronpeta), A...
Zingizango.com•2009ko otsailean hasi zen D-PINTXOS taldea Subeltza kolektiboko musika lokaletan ensaiatzen. Orduan, Joseba Guirrutxagak (ahotsa), Oier Gabiriak (baxua), Iñaki Ormazabalek (bateria), Mikele Gurrutxagak (tronpeta), Asier Mediavillak (tronboia), Iker Otegik (kitarra) eta Iker Azpeitiak (kitarra) osatzen zuten taldea. Urte ta erdi egon zen taldea horrela osatuta, pasa den urteko irailean, Otegik taldea utzi eta Iñigo Caballero bere partez sartu zen arte.
Makina bat kontzertu eman ditu D-PINTXOS taldeak bi urte eta erdi hauetan, eta gehienak Legazpin izan diren arren, Durango, Ormaiztegi, Elgoibar, Oñati edo Artaza bezalako herrietan ere izan da beraien presentzia.
Asier tronboijolea ekainerarte kanpora doala eta, urriaren 15ean taldea datorren urteko uztailerarte agurtuko zaigu Legazpiko gaztetxean antolatu duten kontzertu batetan. Bertan, D-PINTXOS taldeaz gain, HERTZAINAK (bertsio taldea) eta EGURRA TA KITTO taldeak arituko dira. 22:30etan emango zaio hasiera kontzertuari.
Asier kanpoan izango den arren, D-PINTXOS taldea ez da geldi geratuko eta denbora guzti horretan beraien lehen diskoa izango dena prestatzen hasiko dira, datorren uztailean hau grabatzeko intzentzioa bait dute.














