Edukiontzi marroirako poltsak hartzeko txartelak banatuko ditu Sasietak
Sasieta Mankomunitateak postaz bidaliko die beasaindarrei edukiontzi marroirako poltsak makinatik hartu ahal izateko erabili behar den txartela. Gaur goizean eraman dituzte gutunak postetxera, eta lehen txartelak bihar jasoko dituzte beasaindarrek. Au...
Sasieta Mankomunitateak postaz bidaliko die beasaindarrei edukiontzi marroirako poltsak makinatik hartu ahal izateko erabili behar den txartela. Gaur goizean eraman dituzte gutunak postetxera, eta lehen txartelak bihar jasoko dituzte beasaindarrek. Aurrerantzean, edukiontzi marroira hondakinak bota ahal izateko poltsak makinen bidez eskuratu ahalko dira. Ez da ezer ordaindu beharko poltsak hartzeko.
Sasietatik jakinarazi dutenez, beasaindarren erdiak du edukiontzi marroira hondakinak botatzeko giltza. Urte bete betetzera doa Beasainen bosgarren edukiontzia jarri zutenetik, eta aurrerantzean poltsak hamar astez behin hartu ahalko diuzte herritarrek makinatik.
Datozen egunetan etxean jasoko duten txartela makinako irakurgailura gerturatu behar da, eta artoz eginiko 40 poltsa jasoko dituzte erabiltzaileek. Makinak Antzizar kiroldegian, udaletxean (liburutegi ondoko sarreran) eta Ezkiaga auzoko KZgunean jarri dituzte.
Hemendik gutxira, edukiontzira zaborrak botatzeko txartela erabili beharko dela jakinarazi dute Sasietako arduradunek, eta beraz, txartela ondo gordetzeko eskatu dute.
Irakurri irailaren 28an Goierriko Hitzak makinen inguruan argitaratu zuen albistea.













