Segurako eta Mutiloako hainbat proiektu diruz lagunduko ditu Kutxak
Zerkale kalea, Seguran Segurako eta Mutiloako hirigintza alorreko hainbat proiektu diruz lagunduko ditu Kutxa Fundazioak. Bi udalekin sintatutako hitzarmenari esker, 109.000 euroko inbertsioa egingo du Kutxak bi herrietan. Segurako Udalak 70.000 euro jasoko ditu, eta diru horrekin Zerkalde kalean egiten ari diren lanak eta Ama Jasokundearen elizan egingo dituztenak finantzatuko ditu fundazioak. Diruaren beste zati bat, Kultur Ondasun kalifikazioa duen alde zaharra birgaitzeko eta babesteko planean inbertituko dute. Eraikina birgaitzeko Mutiloako Udalak berriz, 39.000 euroko diru-laguntza jasoko du, herriko eraikin bat birgaitu eta bertan haurrentzako ludoteka, liburutegia eta medikuaren kontsulta eraikitzeko. Diruaren beste portzentaje bat, lur sail bat erosteko erabiliko du Mutiloako Udalak. Lur sail horretan, garai batean herriak meatzaritzarekin izan zuen lotura jasoko duen interpretazio zentroa eraiki nahi dute.
Segurako eta Mutiloako hirigintza alorreko hainbat proiektu diruz lagunduko ditu Kutxa Fundazioak. Bi udalekin sintatutako hitzarmenari esker, 109.000 euroko inbertsioa egingo du Kutxak bi herrietan. Segurako Udalak 70.000 euro jasoko ditu, eta diru horrekin Zerkalde kalean egiten ari diren lanak eta Ama Jasokundearen elizan egingo dituztenak finantzatuko ditu fundazioak. Diruaren beste zati bat, Kultur Ondasun kalifikazioa duen alde zaharra birgaitzeko eta babesteko planean inbertituko dute.
Eraikina birgaitzeko
Mutiloako Udalak berriz, 39.000 euroko diru-laguntza jasoko du, herriko eraikin bat birgaitu eta bertan haurrentzako ludoteka, liburutegia eta medikuaren kontsulta eraikitzeko. Diruaren beste portzentaje bat, lur sail bat erosteko erabiliko du Mutiloako Udalak. Lur sail horretan, garai batean herriak meatzaritzarekin izan zuen lotura jasoko duen interpretazio zentroa eraiki nahi dute.














