Urtebetez azpiko haurrentzako masaje tailerra antolatu dute seigarren urtez

Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak urtebetez azpiko haurrentzako masaje tailerra antolatu du seigarren urtez. EBPN Euskara Biziberritzeko Planaren barruko ekintza da tailerra, eta familia bidezko hizkuntzaren tranasmisio bideak indartzea du helburu. ...

Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak urtebetez azpiko haurrentzako masaje tailerra antolatu du seigarren urtez. EBPN Euskara Biziberritzeko Planaren barruko ekintza da tailerra, eta familia bidezko hizkuntzaren tranasmisio bideak indartzea du helburu. “Masajea haurrekin komunikatzeko beste modu bat da, eta eskuen teknika ez ezik, hizkuntzak ere badu zerikusia”. Aurreko urteetan bezala, Jone Beitilarrangoitia psikoterapeuta legazpiarrak emango du.

Ordu eta laurdeneko (10:00etatik 11:15era) zazpi saio izango ditu tailerrak, honako egunetan: azaroaren 4an, 8an, 11n, 15ean, 18an, 22an eta 25ean. Barrenako 7. gelan izango dira saioak. Tailerrak 30 euroko kostua du, eta izena emateko ebpn@ordizia.org helbidera idatzi edota 943 80 56 22 zenbakira deitu behar da.

Liburuxka opari

Euskara zerbitzuak Masaje infantil liburuxka euskaratu du, eta ikastaroan parte hartzen dutenei emango diete, baita ikastaroan parte hartu ez, baina liburua lortu nahi duten gurasoei ere.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa