20 gurasok hartu dute parte Gazte Txokoko ate irekien egunean
Pasa den asteazkenean Ate Irekien Eguna ospatu zuten Legazpiko Gazte Txokoan. Bertan, erabiltzaileen gurasoei Legazpiko Nerabeen Zerbitzuaren berri eman zieten. 20 guraso inguru bertaratu ziren. Gazte-txokoko azpiegiturak ikusi ondoren, lan taldeak ...
Pasa den asteazkenean Ate Irekien Eguna ospatu zuten Legazpiko Gazte Txokoan. Bertan, erabiltzaileen gurasoei Legazpiko Nerabeen Zerbitzuaren berri eman zieten. 20 guraso inguru bertaratu ziren. Gazte-txokoko azpiegiturak ikusi ondoren, lan taldeak zerbitzuan eskaintzen den aisialdi hezitzailearen eta bidelaguntzaren muina azaldu zituen. Proiektu honetan udaletxeko bost departamentuk dihardute lanean: Gazteria, Hezkuntza, Euskara, Kultura eta Gizarte Zerbitzuak. Nerabe zerbitzua 12 eta 18 urte bitarteko legazpiar gazte guztiei irekia da.













