

Zaldibiako Udalak bukatu berri diren Santa Fe jaien balorazio «gazi gozoa» egin du. «Gozoa, jaiak ongi igaro direlako; gazia, berriz, iazko moduan aurten ere hainbat txikizio gertatu direlako». Pasa den urteko gertaerak gogoratuta, «arriskuan ikus...


Pasa den asteazkenean Ate Irekien Eguna ospatu zuten Legazpiko Gazte Txokoan. Bertan, erabiltzaileen gurasoei Legazpiko Nerabeen Zerbitzuaren berri eman zieten. 20 guraso inguru bertaratu ziren. Gazte-txokoko azpiegiturak ikusi ondoren, lan taldeak ...

Duprat eta Cohn zuzendariek begiraden arteko erlazioa aztertzen dute, Butak 21 zineklubak proposatutako filmean, besteen aurrean zer erakutsi eta zer ezkutatzen...

Ordiziako errugbi zaletuek urriaren 1ean hartu zuten gozatua errepikatu nahi dute igandean Altamiran. Orduko hartan El Salvador ahaltsua hartu zuten mendean, joko oso txukuna eginez eta erasoko puntu gehigarria lortuz. Joan den asteburuan Getxoren aurkako derbian nagusi izan ziren, eta ildo berean segitu nahi dute etzi. Sanitas Alcobendas izango dute parean (12:00). Espainiarrek lautatik partida bakarra irabazi dute, eta bost puntu dituzte; beraz, pentsa liteke, galtzeko beldurrik gabe zelairatuko direla, puntu premia larria baitute. Aste lasaia pasa dute Axio Arañak eta Paul Healyk zuzendutako mutilek. Barruko lanari eta Getxoren aurkako partidan egindako akatsak bideoan aztertzeari eman diote garrantzia, igandean horrelakorik gerta ez dadin. «Partidak jokatu ahala hobetzen ari gara, baina jokoaren koordinazioan gabeziak ditugu oraindik», nabarmendu du Arañak. Lehia bat gehiago jokatu eta lider doan La Vila taldea hiru puntura dute goierritarrek, eta arrasto hori ez dute galdu nahi: «Garaipena lortuz gero goiko postuetan sendotuko da taldea, eta bide batez, beheko postuekiko aldea handitu egingo dugu. Hori da lortu beharreko lehen helburua». Patxi Muller eta Tom Parker baja izango dira. Atsedenaldian eskolartekoa Etziko partidaren atsedenaldian, eskolarteko kimuen mailako nesken eta mutilen finalak jokatuko dira Altamiran. Aurreko asteetan ligaxkak jokatuko dituzte Goierriko ikastetxeetan, eta talde onenek jokatuko dituzte finalak. Bigarren taldea [...]

Arrantzan arraina hil gabe aritzeko dagoen modalitatearen antzeko ehizakera aurkeztu du Euskal Herrian Field Trial elkarteak, Goierrin. Eskualdeko hainbat ehiztarik aurten antolatu dute taldea, hegaztia hil gabe aritu litekeen filosofia zabaltzeko eta ehizarekin berdin-berdin goza daitekeela frogatzeko. Urriaren 29an eta 30ean izango da Gipuzkoan modalitate berria dena bertatik bertara ikusteko aukera, Aralar parke naturalean. Ataunen atzo aurkeztu zuten proba. Euskal Herriko Basoetako Dama lehiaketarako lehen proba puntuagarria izango da Ataungo lurretan jokatuko dena. Bigarrena, azaroaren 5ean eta 6an Iratiko oihanean da, Zuberoako lurretan. Oilagor ehiza da, azken batean, baina helburua ez da hegaztia akabatu eta poltsaratzea; txakurraren abilezia eta heziketa erakustea baizik. «Txakurrak, ehiztariarekin, binaka irteten dira. Mendian, ehizean bezalaxe, aurrera joaten dira. Txakurrak oilagorra bilatu, aurkitu, erakutsi —mostra egin— eta detonazioa egiten denean tokian bertan geldi mantendu behar du. Hor ikusten da bere hezte maila», azaldu du Jon Urteaga ormaiztegiarrak, Euskal Herrian Field Trial elkartearen lehendakariak. Punturik jasotzen ez bada, epaileek zakur egokiena, ondoena lan egiten duena baloratzen dute, eta beste aukera batzuk ematen dizkiote, gehienez hiru. Tiro hotsa detonatzaile batekin ateratzen dute; ondorioz, inpakturik ez du jasaten oilagorrak. Ihes egiten duenez, hegazti bakarra nahikoa dute txapelketa guztirako. Noski, gerta liteke batere ez aurkitzea. «Inork ez du ziurtatzen emaitzarik [...]

zingizango.com• Pasa den asteko ostegunean, hilak 13, EHNE sindikatuak eta Biolurrek bultzatzen dituzten Basherri taldeetako bat Urretxun martxan jartzeko aurreneko bilera izan zen. Bertaratu zirenen artean zenbait legazpiar baziren ere eta hauetako talde bat gure herrian martxan jartzeko aukeraz hitz egin zuten. Hasteko, Basherri taldeak zer diren azaldu beharko litzateke; era labur batean azaltzeko, basherri taldeak, modu ekologikoan ekoitzitako nekazal produktu jakin batzuk gertuko baserritar bati zuzenean erosteko osatutako taldeak dira, salmenta zuzena oinarritzat hartuta, elkarlana adosten dutenak. Baserritarrak astero bere produktuekin osatutako otarra bat prestatzen dio kontsumitzaile bakoitzari, eta hauetako bakoitzak hilean behin kuota bat ordaintzen dio baserritarrari. Otarra osatzen duten produktuen kantitatea ordaintzen den kuotaren araberakoa izan ohi da eta kuota, taldeko kontsumitzaile guztientzat, hilero berdina. Baina egia esan, hori baino askoz ere gehiago bada Basherri talde bat eta Urretxuko bilera gehienbat hori azaltzeko antolatua izan zen. Izan ere, Basherri taldeen bitartez lortu nahi dena da inposaturiko elikagaien kontsumo eredu hau alde batera uztea, elikadura burujabetzaren bidea eginez, eta bide batez, ekoizpen sistema osasuntsuagoak garatzea eta baserrien biziraupena lortzea. Elikadura burujabetzaren inguruko hausnarketa osoa hemen egitea ezinezkoa denez, legazpin antolatzea espero dugun bilerarako utziko dugu eta sistema honek dakartzan onurak aipatuko ditugu era laburrean: Bertako nekazaritza bultzatzen da [...]


Lazkaon egingo da omenaldi festa Goierri osoko emaileak omentzeko; Legazpitik Legorretara arteko goierritar emaileak sarituko dituzte, 112 guztira.




