Aralarren ezingo da ehizarik egin hilaren 24tik 30era
Hilaren 29an eta 30ean Enirio-Aralarren egingo den Euskal Herriko I. Field Trial txapelketa dela eta, hilaren 24tik 30era ezingo da ehizarik egin Aralarren, bi egunak barne. Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri berri duenez. Txapelketa ospatzeko ezinbestekoa da aipatutako tokietan ehiztaririk ez izatea, bai txapelketa egunean eta baita aurretik ere. Txapelketa honako tokietan egingo da: Akaitz txikin, Errekabeltzen, Putterriko ipar magalean eta Maizegi errekan. “Probari gutxieneko seriotasun bat emateko, probarekin sentsibilizatzeko eta ohar haur kontuan hartzeko eskatzen diegun ehiztariei, proba bera arrakastatsua izan dadin”, dio aldundiaren oharrak.












