Basherri taldeak martxan geure eskualdean
zingizango.com• Pasa den asteko ostegunean, hilak 13, EHNE sindikatuak eta Biolurrek bultzatzen dituzten Basherri taldeetako bat Urretxun martxan jartzeko aurreneko bilera izan zen. Bertaratu zirenen artean zenbait legazpiar baziren ere eta hauetako talde bat gure herrian martxan jartzeko aukeraz hitz egin zuten. Hasteko, Basherri taldeak zer diren azaldu beharko litzateke; era labur batean azaltzeko, basherri taldeak, modu ekologikoan ekoitzitako nekazal produktu jakin batzuk gertuko baserritar bati zuzenean erosteko osatutako taldeak dira, salmenta zuzena oinarritzat hartuta, elkarlana adosten dutenak. Baserritarrak astero bere produktuekin osatutako otarra bat prestatzen dio kontsumitzaile bakoitzari, eta hauetako bakoitzak hilean behin kuota bat ordaintzen dio baserritarrari. Otarra osatzen duten produktuen kantitatea ordaintzen den kuotaren araberakoa izan ohi da eta kuota, taldeko kontsumitzaile guztientzat, hilero berdina. Baina egia esan, hori baino askoz ere gehiago bada Basherri talde bat eta Urretxuko bilera gehienbat hori azaltzeko antolatua izan zen. Izan ere, Basherri taldeen bitartez lortu nahi dena da inposaturiko elikagaien kontsumo eredu hau alde batera uztea, elikadura burujabetzaren bidea eginez, eta bide batez, ekoizpen sistema osasuntsuagoak garatzea eta baserrien biziraupena lortzea. Elikadura burujabetzaren inguruko hausnarketa osoa hemen egitea ezinezkoa denez, legazpin antolatzea espero dugun bilerarako utziko dugu eta sistema honek dakartzan onurak aipatuko ditugu era laburrean: Bertako nekazaritza bultzatzen da [...]
Pasa den asteko ostegunean, hilak 13, EHNE sindikatuak eta Biolurrek bultzatzen dituzten Basherri taldeetako bat Urretxun martxan jartzeko aurreneko bilera izan zen. Bertaratu zirenen artean zenbait legazpiar baziren ere eta hauetako talde bat gure herrian martxan jartzeko aukeraz hitz egin zuten.
Hasteko, Basherri taldeak zer diren azaldu beharko litzateke; era labur batean azaltzeko, basherri taldeak, modu ekologikoan ekoitzitako nekazal produktu jakin batzuk gertuko baserritar bati zuzenean erosteko osatutako taldeak dira, salmenta zuzena oinarritzat hartuta, elkarlana adosten dutenak.
Baserritarrak astero bere produktuekin osatutako otarra bat prestatzen dio kontsumitzaile bakoitzari, eta hauetako bakoitzak hilean behin kuota bat ordaintzen dio baserritarrari. Otarra osatzen duten produktuen kantitatea ordaintzen den kuotaren araberakoa izan ohi da eta kuota, taldeko kontsumitzaile guztientzat, hilero berdina.
Baina egia esan, hori baino askoz ere gehiago bada Basherri talde bat eta Urretxuko bilera gehienbat hori azaltzeko antolatua izan zen. Izan ere, Basherri taldeen bitartez lortu nahi dena da inposaturiko elikagaien kontsumo eredu hau alde batera uztea, elikadura burujabetzaren bidea eginez, eta bide batez, ekoizpen sistema osasuntsuagoak garatzea eta baserrien biziraupena lortzea.
Elikadura burujabetzaren inguruko hausnarketa osoa hemen egitea ezinezkoa denez, legazpin antolatzea espero dugun bilerarako utziko dugu eta sistema honek dakartzan onurak aipatuko ditugu era laburrean:
Bertako nekazaritza bultzatzen da eta ekoizle berriak egotea ahalbidetzen du
Lekuko ekonomia bultzatzen du, prezio duinetan lan eginez bai ekoizle bai kontsumitzailearentzat
Ekoizteko eredu ekologikoa hedatzen du
Lurraren emankortasuna zaintzen du, baserriaren biziraupena bermatuz
Elikagaiaren ekoizteko era eta nekazal errealitatea gertutik ezagutzeko aukera du herritarrak
Garraioak eragindako kutsadura gutxitzen da, bertatik-bertarako ekimena izanik
Paisaia eta kultura babesten laguntzen du
Zabor gutxiago sortzen du
Elikadura Subiranotasunaren alde egiten du, elikagaien inguruan erabakitze ahalmenak berreskuratuz, bai ekoizleek, baita kontsumitzaileek ere.
Basherri-taldea martxan jartzeko jarraitu nahi den prozesua hurrengoa da:
Herriko eta inguruko ekoizleak bildu eta ekimenaren berri eman
Ahalik eta kontsumitzaile/herritar gehienak informatu eta egingo den basherri-taldeei buruzko hitzaldira deitu
Interesa azaltzen duten ekoizle eta kontsumitzaileak bildu eta taldea egituratzen joan
Behar duten ekoizleei nekazaritza ekologikoaren inguruko aholkularitza eskaini
Beraz, Urretxun martxan jarri den bezala eta Gipuzkoan martxan dauden beste talde askoren antzera, ea lortzen dugun gure herrian ere Basherri talde bat martxan jartzea!
Bitartean, informazio gehiago nahi duenak gipuzkoako Basherri taldeen blog kolektibora jo dezake edo sarean eskuragarri dauden dokumentuak aztertu ditzake. Bukatzeko, Tolosako talde batetaz 28 Kanalak egin zuen erreportajea ikusi dezakezue azpiko bideoan. Adi eta ingurukoak informatu!
Basherri taldeen webgunea: basherri.wordpress.com













