Ordiziako errugbi zaletuek urriaren 1ean hartu zuten gozatua errepikatu nahi dute igandean Altamiran. Orduko hartan El Salvador ahaltsua hartu zuten mendean, joko oso txukuna eginez eta erasoko puntu gehigarria lortuz. Joan den asteburuan Getxoren aurkako derbian nagusi izan ziren, eta ildo berean segitu nahi dute etzi. Sanitas Alcobendas izango dute parean (12:00). Espainiarrek lautatik partida bakarra irabazi dute, eta bost puntu dituzte; beraz, pentsa liteke, galtzeko beldurrik gabe zelairatuko direla, puntu premia larria baitute. Aste lasaia pasa dute Axio Arañak eta Paul Healyk zuzendutako mutilek. Barruko lanari eta Getxoren aurkako partidan egindako akatsak bideoan aztertzeari eman diote garrantzia, igandean horrelakorik gerta ez dadin. «Partidak jokatu ahala hobetzen ari gara, baina jokoaren koordinazioan gabeziak ditugu oraindik», nabarmendu du Arañak. Lehia bat gehiago jokatu eta lider doan La Vila taldea hiru puntura dute goierritarrek, eta arrasto hori ez dute galdu nahi: «Garaipena lortuz gero goiko postuetan sendotuko da taldea, eta bide batez, beheko postuekiko aldea handitu egingo dugu. Hori da lortu beharreko lehen helburua». Patxi Muller eta Tom Parker baja izango dira. Atsedenaldian eskolartekoa Etziko partidaren atsedenaldian, eskolarteko kimuen mailako nesken eta mutilen finalak jokatuko dira Altamiran. Aurreko asteetan ligaxkak jokatuko dituzte Goierriko ikastetxeetan, eta talde onenek jokatuko dituzte finalak. Bigarren taldea [...]
Toby Freeman erasoko jokaldi batean.
Ordiziako errugbi zaletuek urriaren 1ean hartu zuten gozatua errepikatu nahi dute igandean Altamiran. Orduko hartan El Salvador ahaltsua hartu zuten mendean, joko oso txukuna eginez eta erasoko puntu gehigarria lortuz. Joan den asteburuan Getxoren aurkako derbian nagusi izan ziren, eta ildo berean segitu nahi dute etzi. Sanitas Alcobendas izango dute parean (12:00). Espainiarrek lautatik partida bakarra irabazi dute, eta bost puntu dituzte; beraz, pentsa liteke, galtzeko beldurrik gabe zelairatuko direla, puntu premia larria baitute.
Aste lasaia pasa dute Axio Arañak eta Paul Healyk zuzendutako mutilek. Barruko lanari eta Getxoren aurkako partidan egindako akatsak bideoan aztertzeari eman diote garrantzia, igandean horrelakorik gerta ez dadin. «Partidak jokatu ahala hobetzen ari gara, baina jokoaren koordinazioan gabeziak ditugu oraindik», nabarmendu du Arañak. Lehia bat gehiago jokatu eta lider doan La Vila taldea hiru puntura dute goierritarrek, eta arrasto hori ez dute galdu nahi: «Garaipena lortuz gero goiko postuetan sendotuko da taldea, eta bide batez, beheko postuekiko aldea handitu egingo dugu. Hori da lortu beharreko lehen helburua». Patxi Muller eta Tom Parker baja izango dira.
Atsedenaldian eskolartekoa
Etziko partidaren atsedenaldian, eskolarteko kimuen mailako nesken eta mutilen finalak jokatuko dira Altamiran. Aurreko asteetan ligaxkak jokatuko dituzte Goierriko ikastetxeetan, eta talde onenek jokatuko dituzte finalak.
Bigarren taldea Gernikan
Ampo Ordizia B taldeak, berriz, Gernikako bigarren taldearen aurka jokatuko du asteburuan, Urbietan. Bizkaitarrak Espainiako Lehen Mailara igo berriak dira, baina talde oso sendoa osatzea lortu dute, atzeko lerroan bikain moldatzen dena. Ordiziarren bigarren taldea ere ez da kikiltzen den horietakoa, kanpoan aritu arren gogor saiatzen baita jokoan. Marotias anaiak baja izango dira asteburuan, biak eta biak lesiotik osatzen ari baitira.
Bestalde, kadeteek Altamiran jokatuko dute bihar Gaztediren aurka, 15:30ean, eta 16:45ean jubenilek neurtuko dituzte indarrak klub berekoen aurka. Orain arte bai kadeteek, bai jubenilek, partida guztiak irabazi dituzte, eta bihar ere hala izatea espero dute.