Anfitriones ikastaroko saio berri bat asteazkenean
Asteazkenean Anfitriones izeneko ikastaroaren saio berri bat egingo dute Bikuña jauregian. Basqueturrek eskainita, Bezero motak eta euren portaera izena eman diote biharko saioari. Urola Garaiko ostalariei, merkatariei eta zerbitzu turistikoetako lang...
Asteazkenean Anfitriones izeneko ikastaroaren saio berri bat egingo dute Bikuña jauregian. Basqueturrek eskainita, Bezero motak eta euren portaera izena eman diote biharko saioari. Urola Garaiko ostalariei, merkatariei eta zerbitzu turistikoetako langileei zuzendu diete ikastaroa. Gaztelaniaz egingo dute. Izena eman nahi dutenek Mirandaolako Turismo Bulegora deitu (943730428) edo idatzi (mirandaola@lenbur.com) behar dute.