Larunbaterako planik ez egiteko esanda zuten Ordiziako Gazte Asanbladakoek, eta jendeak oso kontuan hartu zuen gaztetxearen urteurrena ospatzeko antolatutako jaialdira gerturatzeko gonbita. Ehunka herritar eta goierritar gerturatu zen herenegun Ordiziara, baita Euskal Herritik kanpoko jendea ere. Aitor Gartzia gaztetxeko kideak adierazi duenez, «Burgos, Madril eta Valentziako (Herrialde Katalanak) jendea ere etorri zen. Kartelak ikusi zituztela esan digute, eta festara batu ziren». Internet bidez eta ahoz-aho gaztetxearen urteurreneko ospakizunek izan duen zabalkundea azpimarratu dute gaztetxetik. Dautak eskatuta Beti Alai pilotaleku kanpoan egin zuten herri bazkarian 300 kide elkartu zirela esan du Gartziak. Gaueko musika jaialdirako sarrera guztiak saldu zituzten, eta edaririk gabe ere geratu ziren festa eguna amaitzerako. Boluntario lanetan 200 ordiziar aritu dira lanean jaialdi osoan zehar. «Sentimendu berezia» Jaialdiarekin bat egin duten guztiei eskerrak emateko aukerarik ere ez dute galdu nahi izan gaztetxeko kideek, «asko izan baitira laguntza eskatu orduko lanerako prest agertu direnak». Izan ere, «Ordiziako Gaztetxeak badu zerbait berezia eta sentimendu berezi horri esker, oso egun polita igaro genuen, inolako tira-birarik eta haserrerik gabe», zehaztu du Gartziak. Sentimendu hori, belaunaldi ezberdinetako herritarrek dutela uste dute gaztetxekoek, «larunbatean argi geratu zelako gaztetxea ez dela festa leku bat bakarrik. Ordiziarrek ikusi dute jende asko izan dugula kontuan, eta herriari [...]
Asteazkenean Anfitriones izeneko ikastaroaren saio berri bat egingo dute Bikuña jauregian. Basqueturrek eskainita, Bezero motak eta euren portaera izena eman diote biharko saioari. Urola Garaiko ostalariei, merkatariei eta zerbitzu turistikoetako lang...
Asteburuko partidaren ondoren, bigarren postuan dago sailkapenean Beasain Futbol Taldea. Basconiaren kontra 1 eta 0 irabazi zuen larunbatean Loinatz futbol zelaian, Avellanedak 77. minutuan egindako golari esker, eta 22 punturekin sailkapenean gora egi...
Ohiko atalen eskutik, bi herrietako istorio eta gai ezberdinak ezagutzeko aukera izango da, bertako bizilagunei egindako elkarrizketen bitartez.
Ekimena Zintzo Mintzo eta ZingiZango euskara elkarteek eta Goierriko Garaiko euskara zerbitzuek antolatu dute, tabernariekin euskara sustatzea helburu hartuta.
Musicweb-etik hartutako irudia Asteazkenean DVD bidezko opera emanaldia egingo dute Legazpin. Giussepe Verdiren Un ballo in maschera operaren bigarren zatia proiektatuko dute, 20:30ean Legazpiko kultur etxean.