Basconiari irabazita, bigarren dago sailkapean Beasain
Asteburuko partidaren ondoren, bigarren postuan dago sailkapenean Beasain Futbol Taldea. Basconiaren kontra 1 eta 0 irabazi zuen larunbatean Loinatz futbol zelaian, Avellanedak 77. minutuan egindako golari esker, eta 22 punturekin sailkapenean gora egi...
Asteburuko partidaren ondoren, bigarren postuan dago sailkapenean Beasain Futbol Taldea. Basconiaren kontra 1 eta 0 irabazi zuen larunbatean Loinatz futbol zelaian, Avellanedak 77. minutuan egindako golari esker, eta 22 punturekin sailkapenean gora egitea lortu dute beasaindarrek. Barakaldo da 3. mailako liderra, 23 puntura, eta Beasain taldea Gernika eta Portugaleterekin berdinduta dago puntutan.
Partidako lehen zatian ez zen bi taldeetako inor nagusitu, baina bigarren zatian aukera gehiago izan zituzten etxekoek, eta gola sartzeko aukera bat baino gehiago izan zuten. Asteburu honetan, kanpoan jokatuko du Beasainek, Elgoibarren aurka.