Txomenarena parkearen behin betiko epaiaren arabera, Udalak 1.300.000 euro ordaindu beharko ditu
Txomenarena parkearen behin betiko epaia eman du Espainiako Auzitegi Gorenak, eta erabaki horren arabera, Idiazabalgo Udalak 1.300.000 euro inguru ordaindu beharko ditu. Epaiari dagokion diru kantitatea 600.000 eurokoa da, gainerakoa 20 urtez sortutako interesei dagokie. Idiazabalgo Udaleko teknikoen ustez, 700.000 euro inguru izango dira. Txomenarenako parkea dagoen lursaila duela hamabost bat urte desjabetu zuen Idiazabalgo Udalak, parkea herriarena izan zedin. Lur sailaren jabeek desjabetza auzitara eraman zuten. Lurraren balorea Desjabetza prozesuan zehaztutako lurraren balorea onartu egin zuen epaileak, baina bertako zuhaitz zaharren balorea neurtzeko erabili zen sistema, ez zuen ontzat eman. Ondorioz, Idiazabalgo Udalari diru gehiago ordaintzeko agindua eman zion. Lurjabeek ez zuten epailearen erabakia onartu, ordea, eta helegitea jarri zuten. Ioritz Imazen hitzetan «Udalak ere, bere aldetik ezer galtzeko ez zuela eta, errekurtsoa aurkeztu zuen». Urtez-urte, epaiz epai, azken muturreraino iritsia da auzia. Eta epaiaren arabera Idiazabalgo Udalak 1.300.000 euro ordaindu beharko ditu. Imazen arabera, «2011ko aurrekontuetan egindako kalkuluak onak izan ziren, eta beraz, orain hori ordaintzea tokatuko zaio Udalari». Azaroaren 15ean egingo du ordainketa. Udalaren desadostasuna Idiazabalgo Udala ez dago konforme epaileak erabakitakoarekin. Imazen hitzetan «lotsagarria iruditzen zaigu epaileak hartutako erabakia, jabego pribatua lehenetsi duelako interes kolektiboaren gainetik, Txomenarena parkeak herri osoari ematen baitio zerbitzua». Bere ustez, horrelako [...]
Txomenarena parkearen behin betiko epaia eman du Espainiako Auzitegi Gorenak, eta erabaki horren arabera, Idiazabalgo Udalak 1.300.000 euro inguru ordaindu beharko ditu. Epaiari dagokion diru kantitatea 600.000 eurokoa da, gainerakoa 20 urtez sortutako interesei dagokie. Idiazabalgo Udaleko teknikoen ustez, 700.000 euro inguru izango dira.
Txomenarenako parkea dagoen lursaila duela hamabost bat urte desjabetu zuen Idiazabalgo Udalak, parkea herriarena izan zedin. Lur sailaren jabeek desjabetza auzitara eraman zuten.
Lurraren balorea
Desjabetza prozesuan zehaztutako lurraren balorea onartu egin zuen epaileak, baina bertako zuhaitz zaharren balorea neurtzeko erabili zen sistema, ez zuen ontzat eman. Ondorioz, Idiazabalgo Udalari diru gehiago ordaintzeko agindua eman zion. Lurjabeek ez zuten epailearen erabakia onartu, ordea, eta helegitea jarri zuten. Ioritz Imazen hitzetan «Udalak ere, bere aldetik ezer galtzeko ez zuela eta, errekurtsoa aurkeztu zuen».
Urtez-urte, epaiz epai, azken muturreraino iritsia da auzia. Eta epaiaren arabera Idiazabalgo Udalak 1.300.000 euro ordaindu beharko ditu. Imazen arabera, «2011ko aurrekontuetan egindako kalkuluak onak izan ziren, eta beraz, orain hori ordaintzea tokatuko zaio Udalari». Azaroaren 15ean egingo du ordainketa.
Udalaren desadostasuna
Idiazabalgo Udala ez dago konforme epaileak erabakitakoarekin. Imazen hitzetan «lotsagarria iruditzen zaigu epaileak hartutako erabakia, jabego pribatua lehenetsi duelako interes kolektiboaren gainetik, Txomenarena parkeak herri osoari ematen baitio zerbitzua». Bere ustez, horrelako berdegune bat herriaren erdian edukitzea «gauza handia» da idiazabaldarrentzat. «Gainera lehen sasiz betetako eta batere zaindu gabeko gune bat zen».