Kultur astean murgilduko dira gaurtik igandera legorretarrak
Bost eguneko kultur astea gaur hasiko da Legorretan. Dar-dar taldeak Munduko kulturak, munduko ipuinak emanaldia egingo du liburutegian, 17:00etan hasita, eta ordu erdi beranduago zineman, erretiro aktibo eta solidarioari buruzko hitzaldia egingo dute Kutxak antolatuta. Buruhandiak 18:30ean irtengo dira gaur. Biharko ere antzeko ekintzak prestatu dituzte. 17:30ean, Zahartzea eta baliabide pertsonalak hitzaldia egingo dute zineman eta 19:00etan buruhandiak irtengo dira. Iñigo Zunzunegi herritarrak Guatemala izeneko ikus-entzunezkoa aurkeztuko du udaletxeko batzar aretoan, 19:30ean. Asteburuko ekintzen aurretik, ostiralerako pote, igel eta toka txapelketa antolatu dute jubilatuentzat. Jokoak 16:30ean hasiko dira, eta buruhandiak hirugarren egunez jarraian irtengo dira 19:00etan herriko haurren atzetik korrika aritzeko. Tekonologia berriak, ordenagailuak eta informatika gustuko dutenek Legorparty topaketan dute gozatzeko aukera. Ostiralean 19:00etan hasi eta igandeko 20:00ak arte, jokoak eta artxiboak elkarbanatuko dituzte, eta informatika alorreko trikimailuak ikasteko aukera izango dute. Gabonei begira merkaturatuko diren jokoak ere ezagutuko dituzte. Legorparty topaketari buruzko informazio gehiago www.legorparty.es.tl webgunean aurkitu daiteke. Etzi gauean, 23:00etan hasita, Legorretako XVII. Mus Txapelketa egingo dute Bilkoin elkartean. Atletismoa eta film laburrak Kultur astearen barruan, larunbata izango da aurten egunik garrantzitsuenetakoa. Lehen aldiz, Legorretako I. Kale Atletismo Erakustaldia antolatu dute, eta 17:30ean hasita, hainbat taldek pusi jaurtiketa, altuera jauzia eta abiadura eta hesiak probak egin beharko [...]
Bost eguneko kultur astea gaur hasiko da Legorretan. Dar-dar taldeak Munduko kulturak, munduko ipuinak emanaldia egingo du liburutegian, 17:00etan hasita, eta ordu erdi beranduago zineman, erretiro aktibo eta solidarioari buruzko hitzaldia egingo dute Kutxak antolatuta. Buruhandiak 18:30ean irtengo dira gaur.
Biharko ere antzeko ekintzak prestatu dituzte. 17:30ean, Zahartzea eta baliabide pertsonalak hitzaldia egingo dute zineman eta 19:00etan buruhandiak irtengo dira. Iñigo Zunzunegi herritarrak Guatemala izeneko ikus-entzunezkoa aurkeztuko du udaletxeko batzar aretoan, 19:30ean. Asteburuko ekintzen aurretik, ostiralerako pote, igel eta toka txapelketa antolatu dute jubilatuentzat. Jokoak 16:30ean hasiko dira, eta buruhandiak hirugarren egunez jarraian irtengo dira 19:00etan herriko haurren atzetik korrika aritzeko.
Tekonologia berriak, ordenagailuak eta informatika gustuko dutenek Legorparty topaketan dute gozatzeko aukera. Ostiralean 19:00etan hasi eta igandeko 20:00ak arte, jokoak eta artxiboak elkarbanatuko dituzte, eta informatika alorreko trikimailuak ikasteko aukera izango dute. Gabonei begira merkaturatuko diren jokoak ere ezagutuko dituzte.
Legorparty topaketari buruzko informazio gehiago www.legorparty.es.tl webgunean aurkitu daiteke. Etzi gauean, 23:00etan hasita, Legorretako XVII. Mus Txapelketa egingo dute Bilkoin elkartean.
Atletismoa eta film laburrak
Kultur astearen barruan, larunbata izango da aurten egunik garrantzitsuenetakoa. Lehen aldiz, Legorretako I. Kale Atletismo Erakustaldia antolatu dute, eta 17:30ean hasita, hainbat taldek pusi jaurtiketa, altuera jauzia eta abiadura eta hesiak probak egin beharko dituzte. Atletismo taldeen probak hasi aurretik, eta 17:00etatik aurrera, haurrek modalitate horietan nola aritzen diren probatzeko aukera izango dute.
Herriko pintura lehiaketan parte hartu zutenen artean irabazlea zein den ere larunbatean esango dute. Sari banaketa 19:30ean izango da, eta dagoeneko lehiaketan parte hartu zutenen lanak herriko tabernetan daude ikusgai. Laugarren aldiz, Film laburren lehiaketa ere antolatu dute aurten Legorretan, eta lanen emanaldia eta sari banaketa larunbatean izango dira, 20:00etan hasita eta zineman.
Aurten elkartasuna gaitzat hartutako lanak aurkeztu behar izan dituzte lehiaketara. Gehienez ere bost minutuko bideoak izan zitezkeen, telefono mugikorrarekin, argazki makinarekin edo bideo kamerarekin grabatutakoak. Aurkeztutako film laburrik onenaren egileak 300 euro eta bi lagunentzako afaria eskuratuko ditu. Sari banaketaren ondoren, Aitzol Aramaioren lanak ikusteko aukera egongo da zineman bertan.
Elkartasun azoka igandean
Herritarrek doan emandako bigarren eskuko materiala, salgai jarriko dute igandean egingo duten elkartasun azokan. Jostailuak, arropak, diskoak, liburuak… saltzetik lortutako dirua, garatze bidean dagoen herrialde batean elkartasunezko proiektuak garatzen laguntzeko erabiliko dute. Azokak irauten duen bitartean, Aldaieta elkarteko kideek patata tortilla pintxoak salduko dituzte.