LABeko erretiratuek “pentsio duinak” aldarrikatu dituzte
LAB sindikatuko erretiratuen sailak ikasturteko bigarren bilera egin du gaur, Ordizian. Azoka eguna dela aprobetxatuz, elkarretaratzea ere egin dute goizean, Gure eskubideak defenda ditzagun lemapean. Azokan zebilen jendearen artean, informazio orria...
LAB sindikatuko erretiratuen sailak ikasturteko bigarren bilera egin du gaur, Ordizian. Azoka eguna dela aprobetxatuz, elkarretaratzea ere egin dute goizean, Gure eskubideak defenda ditzagun lemapean. Azokan zebilen jendearen artean, informazio orriak ere banatu dituzte. Segidan, Barrena jauregian bildu dira, batzarra egiteko. Batzarraren ondoren, elkarrekin bazkaltzera joatekoak ziren. LABeko erretiratuen sailak, «pentsio duinak» eta gizarte arloko eta osasungintzako zerbitzuei eustea eskatzen du.