Gaur hasiko da Jazpana jaialdia Bernedoenean
Ruralismo posmodernoaren Jazpana Fest! jaialdia bihar hasiko da Bernedoeneako aparkalekuan. Bi karpatan banatuta egingo dute jaialdia, 14 taldek kontzertua egingo dute eta lehiaketak ere egongo dira: argazki rallya, 3×3 saskibaloi txapelketa eta skate lehiaketa. Kontzertua egingo duten taldeen artean, hiru goierritarrak izango dira: Continuo Renacer eta Lost Chords beasaindarrak eta Cuarto de Hora legazpiarrak. Nazioartean gero eta ospe gehiago duten taldeak ere egongo dira Beasainen asteburuan: Atom Rhumba eta Guadalupe Plata bihar, Los Tiki Phantoms, El Columpio Asesino, Willis Drummond, La Celula Durmiente eta The Nekrobabies etzi, eta Grises, Ainara Legardon, Los Teleplasticos eta Fiachras igandean. Sarrera doan da lau egunetan Jaialdiak iraungo duen lau egunetan sarrera doan izango da. Ogitarteko zerbitzua ere egongo da, eta jaialdira gerturatzen diren guztiei, Jazpanaren inguruko liburuxka bat emango diete. Jazpana Fest! -en ariko diren taldeen eta lehiaketen inguruko informazioa www.jazpana.com webgunean aurkitu daiteke. Hiru kontzertu egun. Hamalau talde ariko dira aurten. Egitaraua. Webgunea
Ruralismo posmodernoaren Jazpana Fest! jaialdia bihar hasiko da Bernedoeneako aparkalekuan. Bi karpatan banatuta egingo dute jaialdia, 14 taldek kontzertua egingo dute eta lehiaketak ere egongo dira: argazki rallya, 3×3 saskibaloi txapelketa eta skate lehiaketa.
Kontzertua egingo duten taldeen artean, hiru goierritarrak izango dira: Continuo Renacer eta Lost Chords beasaindarrak eta Cuarto de Hora legazpiarrak. Nazioartean gero eta ospe gehiago duten taldeak ere egongo dira Beasainen asteburuan: Atom Rhumba eta Guadalupe Plata bihar, Los Tiki Phantoms, El Columpio Asesino, Willis Drummond, La Celula Durmiente eta The Nekrobabies etzi, eta Grises, Ainara Legardon, Los Teleplasticos eta Fiachras igandean.
Sarrera doan da lau egunetan
Jaialdiak iraungo duen lau egunetan sarrera doan izango da. Ogitarteko zerbitzua ere egongo da, eta jaialdira gerturatzen diren guztiei, Jazpanaren inguruko liburuxka bat emango diete. Jazpana Fest! -en ariko diren taldeen eta lehiaketen inguruko informazioa www.jazpana.com webgunean aurkitu daiteke.
Hiru kontzertu egun. Hamalau talde ariko dira aurten. Egitaraua. Webgunea














