Adinekoen mugikortasunari buruzko ikastaroa gaur hasiko da, Zaldibian
Lahar elkarteak antolatuta, Pakea Galdos gabiriarrak ikastaroa emango du aste honetan Zaldibian. Hiru eguneko jarduna izango da, gaurtik asteazkenera bitartean (azaroak 7, 8 eta 9). Hiruna orduko hiru saio izango dira, 17:00etatik 20:15era. Adinekoen m...
Lahar elkarteak antolatuta, Pakea Galdos gabiriarrak ikastaroa emango du aste honetan Zaldibian. Hiru eguneko jarduna izango da, gaurtik asteazkenera bitartean (azaroak 7, 8 eta 9). Hiruna orduko hiru saio izango dira, 17:00etatik 20:15era. Adinekoen mugikortasuna landuko du, doako ikastaroan, gerontologian aditua den Galdosek. Kurtsoa doan da, eta parte hartu nahi duten guztientzat irekia. Aurrez izena eman behar da (663 05 72 23, edo formakuntza@laharelkargoa.com). Zaldibiako kultur etxean da ikastaroa. Gehienez 20 lagunentzat dago tokia.
Adinekoekin eta mugitzeko arazoak dituzten edadetuekin jarduteko, argibide ugari emango ditu, honako gaietan: mugikortasuna eta garraioa, atsedena, garbitasuna, janztea, elikadura, botikak, komunikazioa, ordenagailua, memoria… Bereziki etxeko espazioetan (etxebizitzan barrena, bainugelan, logelan eta sukaldean) nola lagundu eta mugitzeko beharrezko osagaiak jorratuko dituzte.