Errepidean arazo batzuk sortzen ari da euritea
Trafikoa.net webgunean jakitera eman dutenez, Zumarragatik Azkoitiara doan GI-631 errepidean luiziak egon dira eta trafikoa motel dabil. 33. kilometroan gertatu da luizia. Webgune beraren arabera, Legorretan ere beste luizi bat gertatu da 15:00ak aldera eta trafikoa geldirik izan dute. Idiazabalen eta Ormaiztegin ere istripu bana izan da.