Kamioilari bat zauritu da Itsasondon, auto batek harrapatuta
Beste istripu bat izandako lekuan, kamioilari bat zauritu zen, larunbatean, N-1 errepidean Gasteizerako norantzan, Itsasondo parean. Zapatuan 15:30ean aldera gertatu zen ezbeharra. Aurretik bazterra jota zegoen auto baten istripu lekuan laguntzen ari zen 40 urteko gizonezkoa, kamioitik jaitsi eta arrisku-seinaleak ipintzen. Atzetik zetorren kotxe batek jo zuen. Donostiako ospitalera eraman zuten.