Lazkaon ‘Bertsolari’ filma emango dute, gaur
Larunbat-igandeetako sarreren ondoren, Lazkaoko Areria zineman gaur ere Bertsolari filma emango dute. 21:30ean da emanaldia. Ikusleen eguna denez, txartela merkeago egongo da gaur. Asier Altuna zuzendariaren filma Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten,...
Larunbat-igandeetako sarreren ondoren, Lazkaoko Areria zineman gaur ere Bertsolari filma emango dute. 21:30ean da emanaldia. Ikusleen eguna denez, txartela merkeago egongo da gaur. Asier Altuna zuzendariaren filma Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten, irailean. Zinema aretoetara urrian iritsi zen, eta Goierrin aurreko asteburuan ikusteko aukera izan da. “Pelikulak duen interes kulturalagatik eta batez ere, ondo pasatzeko aurera ederra delako merezi duela uste dugu”, aurreratu du filmaren ekoizle Txintxua Films etxeak.