Zientzia fikzioko ‘La belle verte’ filma emango dute gaur Ataunen
Ataungo Herri Antzokian film emanaldia izango da gaur, astelehena, 21:00etan. La belle verte (‘Planeta librea) pelikula ikusi ahalko da, Frantzian 1995ean ekoitzia. Coline Serreau da zuzendaria, Vicent Lindon eta Serreau bera aktoreak, besteak be...
Ataungo Herri Antzokian film emanaldia izango da gaur, astelehena, 21:00etan. La belle verte (‘Planeta librea) pelikula ikusi ahalko da, Frantzian 1995ean ekoitzia. Coline Serreau da zuzendaria, Vicent Lindon eta Serreau bera aktoreak, besteak beste. “Planeta Askea , Lurretik urruti dagoen planeta txikia da, eta bertako biztanleek dirua eta beste gauza materialen erabilera aspaldi baztertuak dituzte. Naturari erabat lotuak bizi dira”, hasten da sinopsia.
Herri Antzokiaren erabilera eta ekitaldi kopuruak ugaltzeko erabakia hartu du Udalak.