Emakume ezinduen autonomia mintzagai izango dute ostegunean Legazpin
Gaur arratsaldean Emakumea, minusbaliotasuna eta bizitza independientea mahaingurua egingo dute Legazpin. Eraldatzen elkarteak antolatu du, eta hausnarketan Agi, Eiluz, Atzegi, Cuidadoras, Espina Bifida, Goienetxe, Gurea, Aspace eta Eraldatzen elkartee...
Gaur arratsaldean Emakumea, minusbaliotasuna eta bizitza independientea mahaingurua egingo dute Legazpin.
Eraldatzen elkarteak antolatu du, eta hausnarketan Agi, Eiluz, Atzegi, Cuidadoras, Espina Bifida, Goienetxe, Gurea, Aspace eta Eraldatzen elkarteetako, taldeetako eta fundazioetako kideek hartuko dute parte.
Antolatzaileek azaldu dutenez, «minusbaliotasuna duten pertsoak autonomoagoak izan daitezen aurrerapen sozialak eman diren arren, oraindik ere, minusbaliotasuna dugun emakumeok bizitza duin bat aurrera eramatea oztopatzen diguten barrera askorekin topatzen gara. Oraindik ezin dugu gure bizitzaz askatasunez erabaki». Hala ere, planteatu dutenez, «borondateaz, pertsonalaz eta publikoaz, oztopoak gainditu daitezke eta gainditu behar dira».
Tertulia kultur etxean egingo dute, 16:00etan, eta herritar guztiei irekita dago. Eraldatzen elkarteko kideen hitzetan, «pertsona guztien parte hartzea beharrezkoa da gure herriei aurrera eginarazteko».












