
Aizkorriko Ataria interpretazio zentroaren lehenengo urteurrena ospatzeko antolatutako tailerrek «arrakasta» izan dute Alazne Garcia Zegamako turismo bulegoko kideak jakitera eman duenez, eta horrenbestez, pozik daude jasotako erantzunarekin. San Adriango kobara egitekoak ziren ibilaldi gidatuak bestalde, bertan behera utzi behar izan zituzten euriarengatik. Larunbatean, arratsaldeko lauretatik aurrera buztin-tailerra egin zuten haurrentzako. 8tik 12 urte bitarteko 15 haurrek parte hartu zuten. Buztina hartu eta txerria, arra, edalontzia edota eguzkia egiteko proposamena egin zieten turismo bulegoko kidek. Ia denek txerria egitea erabaki zuten «agian, San Martin eguna gertu dagoelako», dio irribarrez Garciak. Behin txerria egin eta gero, antzinako lanbideen tailerra egin zuten. Garai batean basoetan nork lan egiten zuen azaldu zieten haurrei, eta gero fitxa bat eman zieten betetzeko. Multzo bateko elementuak besteko elementuekin lotu behar izan zituzten. Giro polita sortu zen interpretazio zentroan, eta 18:30ak aldera joan ziren haurrak etxera. Igandean ere bi tailer Igandean buztin-tailerra egin zuten, berriz. Larunbatean parte hartu zuten hamabost haurrez gain, beste hamabost agertu ziren. Hogeita hamarrak hiru urtetik hamabi urte bitarteko haurrak ziren. Guztiak zegamarrak. Guraso bat edo beste ere geratu zen bertan. Haurrak buztina eskuetan hartu eta berehala hasi ziren lanean. Turismo bulegokoek haur txikienei eguzkia egitea proposatu zieten, besteak baino errezagoa baita. Helduenei berriz, [...]

I. Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Txapelketa ari dira jokatzen, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak antolatuta. Urriaren 22an hasi zuten lehiaketa eta abenduan bukatuko da. Jardunaldietako bat Zegaman jokatuko dute, azaroaren 19an. Oraingoz sei pilotari ari dira lehian Edurne Unamuno, Urko Peña, Patxi Fadrique, Edorta de Anta, Beñat Lizaso eta Andoni Aizpeolea zegamarra. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, oraindik ere parte hartu liteke. Pilotari ezinduak ez direnek ere jokatu ahal izango dute, beti ere ordezko postua hartuz eta gainontzekoek bete beharreko joko araudi berak betez. «Izan ere, integrazioa bultzatzea eta bestearen lekuan jartzea lortu nahi baitu, besteak beste, ekimen honek». Partidak 25 tantora izango dira. Mollepelle (fronteniseko presiorik gabeko pilota) urdinarekin eta errefortzurik gabeko paletarekin jokatuko dituzte. Pilotariek airez, bote baten ondoren edota bigarren botearen ondoren jo dezakete pilota. Hirugarren botea eginez gero, txarra izango da beranduegi jo duenarentzat. Partidak larunbatetan Partidak larunbatetan izango dira. Lehendabiziko jardunaldia Usurbilen jokatu zuten urriaren 22an eta bigarrena, Antzuolan, azaroaren 5ean. Hirugarrena Zegaman egingo dute, azaroaren 19an. Laugarren jardunaldia edo finala, berriz, Lasarten jokatuko dute, abenduaren 17an, Loidibarrenen, kiroldegi ondoko pilotalekuan. Lehendabiziko hiru jardunaldiei dagokionean bakoitzean hiru bikote finkok parte hartuko dute , eta hiruren arteko ligaxka jokatuko dute. Irabazle bakoitzari bina [...]

Ion Telleria gazte independentista gaueko hamabiak aldera iritsi da bere jaioterrira, Idiazabalera, eta bertan ezker abertzaleko kideek, lagunek eta familiakoek harrera egin diote. Kotxean plaza ingurura iritsi etagero, familiako kideak zein ezagunak besarkatzeko aukera izan zuen Telleriak. Ondoren pasabide moduko bat osatu zuten bertaratutakoek, eta Ion Telleria plazara iritsi zen, Ongi etorri Ion zioen pankartaren aurrera. Segidan dantzariek Aurreskua dantzatu zioten, Beasaingo, Segurako zein Idiazabalgo txistulariek lagunduta. Asier Imaz Idiazabalgo preso ohiak lore sorta eman zion gero, eta Iñaki Apalategik bertsoa bota zuen. Azkenik, Telleriak berak hartu zuen hitza. Bertan bildutako guztiei eskerrak emateaz gain, kartzelan geratu ziren kideak izan zituen hizpide. Harrera-ekitaldia bukatu eta gero, tragoxka bat hartu zuten askok, Ion askatu izana ospatzeko.

Zaldibian herriguneko lau jolastoki, parke edo kirol pistatan berrikuntzak egiten ari da Udala. Plazan, azaroaren lehenean zabaldu zuten haurrentzako jolastoki berria, ziburu eta jostailu modernoekin hornitutakoa. Beste zenbait eremutan ere jarduerak h...

Abenduaren 24an Olentzeroren etorreraren antzezpena eta festa egingo da, urteroko legez, Lazkaon. Ekitaldia antolatzeko bilerara deitu ditu Udalak herritarrak. Bihar, osteguna, 19:00etan udaletxean jarri dute batzarra.

Lazkaoko Drindots musika taldeak Amerikan kontzertu-jaialdiak egingo ditu. Argentinara joango dira, gaur. Necochea hiriko Euzko Etxean ospatzen ari diren Eusko-Argentinar Aste Nazionalean parte hartuko dute musikari goierritarrek. Ostiral eta larunbat gauetan erromeriak egingo dituzte Drindotsekoek.


Gaur arratsaldean Emakumea, minusbaliotasuna eta bizitza independientea mahaingurua egingo dute Legazpin. Eraldatzen elkarteak antolatu du, eta hausnarketan Agi, Eiluz, Atzegi, Cuidadoras, Espina Bifida, Goienetxe, Gurea, Aspace eta Eraldatzen elkartee...

Bederatzigarren saiakeran bete du ametsa Iñaki Azurmendi aizkolariak (Beasain, 1972): Euskal Herriko txapeldunaren txapela janztea. Elizondon (Nafarroa) jokatu zen final estuaren ondoren, «oso pozik» dago arriarandarra, aurrerantzean ere txapela defendatzeko intentzio guztiekin. Atzo Beasainen, Iñaki Azurmendi zen protagonista nagusia. Jende askok zoriondu ninduen bai, eta eskertzeko da berotasun hori. Bistaz bakarrik ezagutzen nautenek ere zoriondu ninduten, eta denei eskerrak eman beharrean nago. Txapelaz gozatzeko beste modu bat izango da jendearen berotasuna, ezta? Urte askoan desio izan dudan garaikurra da Euskal Herriko txapela, eta jendeari ere ilusioa egin diola ematen du. Lagunek esan didatenez frontoian ere jende guztia zutik omen zegoen bukaeran, eta oso polita izan omen zen, baina ni ez nintzen horretaz jabetu ere egin. Noiz konturatu zinen Euskal Herriko txapelduna zinela? Bukatu nuen arte ez nintzen konturatu. Azken kolpea eman, aizkora utzi, atzera begiratu eta Nazabal enbor gainean ikus nuenean konturatu nintzen irabazi egin nuela. Izan ere, final estua izan zen. Azken unera arte ezin jakin nork irabaziko zuen. Bosgarren egurrera arte Lopez joan zen aurretik, gero seigarrenenan nik pasa egin nuen eta ordutik aurrera, erdilanetatik aurrera, Nazabal eta biok aritu ginen, biok 15 segunduren barruan, estu-estu. Nik ez nion alde egiten eta berak ere ez zidan pasatzen. [...]

Futbolean, laguntasun handiena erakusten duten Realeko eta Urolako jokalariak saritzea du helburu, Musti Taldeak 2008an abian jarri zuen ekimen honek....

Maite Aristegi Amaiurren Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak dei zuzena egin die PSOEri eta, «batez ere, PPri, ea herri honen borondatea errespetatuko duten edo ez jendaurrean adierazteko». Hala eskatu zien Aristegik atzo iluntzean Beasainen egin zuten ekitaldian. Aristegiren ustez, kanpainan zehar dagoeneko argi geratzen ari da «mahai gainean bi proiektu garbi daudela: PPk ordezkatzen duena, ukatzailea eta ezezkoa esaten duena. Eta Amaiurtik planteatzen dena, etorkizuneko proiektua, justizia sozialean, parekidetasunean, amalurraren errespetuan eta defentsan oinarritua». Politikoki ez ezik, «alor sozio-ekonomikoan ere elkar jotzen dute» bi proiektuek, horregatik, Amaiurrek «burujabetza osoko esparru politiko eta ekonomikoa» eskatuko du Madrilen. Beasainen egindako agerraldian koalizioko Gipuzkoako zerrendaburuak adierazitakoaren arabera, «EAJk, PPk eta PSOEk partekatzen duten eta krisia ekarri duen ereduaren aurrean, alternatiba sustatzen duen bakarra Amaiur da». Hala, Madrilera borondate demokratikoarekiko errespetua «exigitzera» joango direla gaineratu du. Autodeterminazioa abiapuntu Historikoki «ukatua izan den herria» da Euskal Herria Amaiurrentzat eta, horregatik, «era zilegi eta demokratikoan» herritarrek duten erabakitzeko eskubidea eskatuko dute, «elkarbizitzarako funtsezko elementua delako». Alde horretatik, Rubalcabak eta Raxoik telebistan egindako eztabaidan bi hautagaiak «beste mundu batean» daudela esan zuen Aristegik Beasainen: «Batek, lehen egin ez dituen guztiak orain egingo dituela esanez, egin dituen guztiak ahaztuta. Eta bestea ere lehen egon zenean egindako guztiaz ahaztuta beste batzuk [...]

Legorretan urriaren 30ean ospatu zen elkartasun ekimenek denera 1.700 euro pasatxo utzi ditu, hirugarren munduko laguntza-proiektuetan erabiltzeko. Batetik, Udaleko Kultura eta Gizarte Ongizate batzordeek antolatutako azokan 1.293 euro bildu ziren. Her...

Promozioko lau t’erdiko pilota txapelketaren bigarren jardunaldia Ataungo kiroldegian izango du Jon Ander Albisu pilotari ataundarrak. Ostiralean, 18:00etan, eta San Martin jaien egitarauaren barruan, Mendizabal III.ari aurre egingo dio Albisuk, Auzo...

Aurten, 15.en aldia beteko du ekimenak, berezitasun bezela ardoaz gainera cava ere dastatzeko aukera izango da lehenengo aldiz.

Legazpi Zine Klubak Winter’s Bone filma proiektatuko du ostiralean. 22:15ean hasiko dute emanalda, Latxartegi aretoan.

Lazkaoko Udalak ikastaro gehiago jarri ditu herritarren eskura. Lehengoez gain, sendabelarren ikastaroa, josten ikasteko kurtsoa, altzariak zaharberritzekoa eta makillajea egin daitezke. Izena udaletxean eman behar da (943 088 080)

Legazpin herri barruko autobus zerbitzua jartzeko ideia aztertuko dute biharko Agenda 21eko Herritarren Foroan. Udala aztertzen ari den aukera da, eta herritarrei gai honen inguruan hausnartzeko aukera eman nahi die. Udalaren proposamenean, 8,5 metroko...

Aldundia bankuekin adostasun batera iritsi da; hauek errepidea egiteko dirua utziko dutela agindu du, Deskargako zatian bidesaria jartzeko baldintzarekin.

Bi herrietako hiru ikastetxeetako 52 taldek hartuko dute parte lehiaketan, guztira 156 lagun; helburua irudimena erabiliz sormena lantzea izango da....




