Legazpiko auzoak lotuko dituen autobus zerbitzuaz hausnartuko dute foroan
Legazpin herri barruko autobus zerbitzua jartzeko ideia aztertuko dute biharko Agenda 21eko Herritarren Foroan. Udala aztertzen ari den aukera da, eta herritarrei gai honen inguruan hausnartzeko aukera eman nahi die. Udalaren proposamenean, 8,5 metroko...
Legazpin herri barruko autobus zerbitzua jartzeko ideia aztertuko dute biharko Agenda 21eko Herritarren Foroan. Udala aztertzen ari den aukera da, eta herritarrei gai honen inguruan hausnartzeko aukera eman nahi die.
Udalaren proposamenean, 8,5 metroko autobusak beteko luke herri barruko zerbitzua. 22 eserleku lituzke, bi gurpil aulki sartzeko aukerarekin. Astelehenetik ostiralera ibili dadin da asmoa, 8:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Buruan duten ibilbidea orduerdi inguruan egingo du autobusak, eta zenbait ordutan Telleriarteraino ere iristea aurreikusi dute.
Legazpiko Agenda 21eko Herritarren Foroa udaletxean bilduko da gaur, 18:30etik 20:30era. Bertan, zerbitzuaren nondik norako guztiak eztabaidatuko dituzte. Bilerara edonor joan daiteke.












