Albisuk Ataunen jokatuko du etzi, lau t’erdikoan
Promozioko lau t’erdiko pilota txapelketaren bigarren jardunaldia Ataungo kiroldegian izango du Jon Ander Albisu pilotari ataundarrak. Ostiralean, 18:00etan, eta San Martin jaien egitarauaren barruan, Mendizabal III.ari aurre egingo dio Albisuk, Auzo...
Promozioko lau t’erdiko pilota txapelketaren bigarren jardunaldia Ataungo kiroldegian izango du Jon Ander Albisu pilotari ataundarrak. Ostiralean, 18:00etan, eta San Martin jaien egitarauaren barruan, Mendizabal III.ari aurre egingo dio Albisuk, Auzoetan. Sarrera 10 euro da. Aurretik binakako partida jokatuko dute Rico IV.a-Otxandorena eta Tainta-Mendizabal II.ak.












