Elkartasunezko merkatuarekin 1.300 euro bildu dute Legorretan, laguntzarako
Legorretan urriaren 30ean ospatu zen elkartasun ekimenek denera 1.700 euro pasatxo utzi ditu, hirugarren munduko laguntza-proiektuetan erabiltzeko. Batetik, Udaleko Kultura eta Gizarte Ongizate batzordeek antolatutako azokan 1.293 euro bildu ziren. Her...
Legorretan urriaren 30ean ospatu zen elkartasun ekimenek denera 1.700 euro pasatxo utzi ditu, hirugarren munduko laguntza-proiektuetan erabiltzeko. Batetik, Udaleko Kultura eta Gizarte Ongizate batzordeek antolatutako azokan 1.293 euro bildu ziren. Herritarrek emandako arropa, liburuak, jakiak, xaboiak… saldu zituzten. Udalak bideratuko du.
Bestetik, Bidezko Merkataritza Taldeak 426 euro bildu ditu, bere ekimenetarako. Saskiaren zozketan 090 zenbakia da sariduna.
Udalak eskerrak eman dizkie herritarrei eta herriko elkarteei.












