Ion Telleriari harrera egin diote bere jaioterrian, Idiazabalen
Ion Telleria gazte independentista gaueko hamabiak aldera iritsi da bere jaioterrira, Idiazabalera, eta bertan ezker abertzaleko kideek, lagunek eta familiakoek harrera egin diote. Kotxean plaza ingurura iritsi etagero, familiako kideak zein ezagunak besarkatzeko aukera izan zuen Telleriak. Ondoren pasabide moduko bat osatu zuten bertaratutakoek, eta Ion Telleria plazara iritsi zen, Ongi etorri Ion zioen pankartaren aurrera. Segidan dantzariek Aurreskua dantzatu zioten, Beasaingo, Segurako zein Idiazabalgo txistulariek lagunduta. Asier Imaz Idiazabalgo preso ohiak lore sorta eman zion gero, eta Iñaki Apalategik bertsoa bota zuen. Azkenik, Telleriak berak hartu zuen hitza. Bertan bildutako guztiei eskerrak emateaz gain, kartzelan geratu ziren kideak izan zituen hizpide. Harrera-ekitaldia bukatu eta gero, tragoxka bat hartu zuten askok, Ion askatu izana ospatzeko.
Ion Telleria gazte independentista gaueko hamabiak aldera iritsi da bere jaioterrira, Idiazabalera, eta bertan ezker abertzaleko kideek, lagunek eta familiakoek harrera egin diote.
Kotxean plaza ingurura iritsi etagero, familiako kideak zein ezagunak besarkatzeko aukera izan zuen Telleriak. Ondoren pasabide moduko bat osatu zuten bertaratutakoek, eta Ion Telleria plazara iritsi zen, Ongi etorri Ion zioen pankartaren aurrera. Segidan dantzariek Aurreskua dantzatu zioten, Beasaingo, Segurako zein Idiazabalgo txistulariek lagunduta. Asier Imaz Idiazabalgo preso ohiak lore sorta eman zion gero, eta Iñaki Apalategik bertsoa bota zuen. Azkenik, Telleriak berak hartu zuen hitza. Bertan bildutako guztiei eskerrak emateaz gain, kartzelan geratu ziren kideak izan zituen hizpide. Harrera-ekitaldia bukatu eta gero, tragoxka bat hartu zuten askok, Ion askatu izana ospatzeko.













