Zegamako interpretazio zentroan egindako tailerrek “arrakasta” izan dute
Aizkorriko Ataria interpretazio zentroaren lehenengo urteurrena ospatzeko antolatutako tailerrek «arrakasta» izan dute Alazne Garcia Zegamako turismo bulegoko kideak jakitera eman duenez, eta horrenbestez, pozik daude jasotako erantzunarekin. San Adriango kobara egitekoak ziren ibilaldi gidatuak bestalde, bertan behera utzi behar izan zituzten euriarengatik. Larunbatean, arratsaldeko lauretatik aurrera buztin-tailerra egin zuten haurrentzako. 8tik 12 urte bitarteko 15 haurrek parte hartu zuten. Buztina hartu eta txerria, arra, edalontzia edota eguzkia egiteko proposamena egin zieten turismo bulegoko kidek. Ia denek txerria egitea erabaki zuten «agian, San Martin eguna gertu dagoelako», dio irribarrez Garciak. Behin txerria egin eta gero, antzinako lanbideen tailerra egin zuten. Garai batean basoetan nork lan egiten zuen azaldu zieten haurrei, eta gero fitxa bat eman zieten betetzeko. Multzo bateko elementuak besteko elementuekin lotu behar izan zituzten. Giro polita sortu zen interpretazio zentroan, eta 18:30ak aldera joan ziren haurrak etxera. Igandean ere bi tailer Igandean buztin-tailerra egin zuten, berriz. Larunbatean parte hartu zuten hamabost haurrez gain, beste hamabost agertu ziren. Hogeita hamarrak hiru urtetik hamabi urte bitarteko haurrak ziren. Guztiak zegamarrak. Guraso bat edo beste ere geratu zen bertan. Haurrak buztina eskuetan hartu eta berehala hasi ziren lanean. Turismo bulegokoek haur txikienei eguzkia egitea proposatu zieten, besteak baino errezagoa baita. Helduenei berriz, [...]
Aizkorriko Ataria interpretazio zentroaren lehenengo urteurrena ospatzeko antolatutako tailerrek «arrakasta» izan dute Alazne Garcia Zegamako turismo bulegoko kideak jakitera eman duenez, eta horrenbestez, pozik daude jasotako erantzunarekin. San Adriango kobara egitekoak ziren ibilaldi gidatuak bestalde, bertan behera utzi behar izan zituzten euriarengatik.
Larunbatean, arratsaldeko lauretatik aurrera buztin-tailerra egin zuten haurrentzako. 8tik 12 urte bitarteko 15 haurrek parte hartu zuten. Buztina hartu eta txerria, arra, edalontzia edota eguzkia egiteko proposamena egin zieten turismo bulegoko kidek. Ia denek txerria egitea erabaki zuten «agian, San Martin eguna gertu dagoelako», dio irribarrez Garciak.
Behin txerria egin eta gero, antzinako lanbideen tailerra egin zuten. Garai batean basoetan nork lan egiten zuen azaldu zieten haurrei, eta gero fitxa bat eman zieten betetzeko. Multzo bateko elementuak besteko elementuekin lotu behar izan zituzten. Giro polita sortu zen interpretazio zentroan, eta 18:30ak aldera joan ziren haurrak etxera.
Igandean ere bi tailer
Igandean buztin-tailerra egin zuten, berriz. Larunbatean parte hartu zuten hamabost haurrez gain, beste hamabost agertu ziren. Hogeita hamarrak hiru urtetik hamabi urte bitarteko haurrak ziren. Guztiak zegamarrak. Guraso bat edo beste ere geratu zen bertan.
Haurrak buztina eskuetan hartu eta berehala hasi ziren lanean. Turismo bulegokoek haur txikienei eguzkia egitea proposatu zieten, besteak baino errezagoa baita. Helduenei berriz, edalontzia egiteko aholkatu zieten. Izan zen berriz ere txerria egitea erabaki zuen haur bat edo beste ere. Bakoitzak bere lana bukatu eta gero, soberan geratutako buztin zatiekin gazta, tximeleta eta lorea egin zituzten, besteak beste.
Eraztunak kontatzen
Buztin tailerra bukatu ondoren, 17:30ean Eraztunak kontatuz tailerra burutu zuten. Lehendabizi interpretazio zentroko egur bilduma ikusi zuten, eta turismo bulegokoek zuhaitz autoktonoak eta kanpokoak zeintzuk diren azaldu zieten. Zuhaitz bakoitzaren ezaugarrien inguruan hizketan aritu eta gero, zuhaitzaren adina eraztunen bidez kontatzen dela esan zieten. Lupa bidez ere ikusi zituzten zuhaitzen eraztunak. Ondoren, hainbat zuhaitz mota usaindu zituzten. «Haurrak harrituta geratu dira, ez baitzuten espero zuhaitz batetik bestera usaina horrenbeste aldatuko zenik», dio Garciak.
Igandean ere 18:30ak aldera bukatu zuten bigarren tailerra eta oso gustura joan ziren umeak etxera. Garciaren hitzetan «astelehenean tailerrik ba ote zegoen galdetu ziguten. Hori seinale oso ona da eta gu geu ere gustura geratu ginen».
Zentroa ikusteko aukera
Tailerrak egiteaz gain, larunbatean zein igandean interpretazio zentroa doan ikusteko aukera izan zen. Larunbatean jende dezente izan zen bertan. Batzuk ez zekiten doan ikusteko aukera zegoenik, besteek aldiz bai. Igandean ez zen horrenbeste jende izan. Dena den, orokorrean balorazio ona egin dute, nahiz eta eguraldi hezearengatik ibilaldi gidatuak bertan behera utzi behar izan.













