Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Txapelketa ari dira jokatzen, lehen aldiz Gipuzkoan
I. Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Txapelketa ari dira jokatzen, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak antolatuta. Urriaren 22an hasi zuten lehiaketa eta abenduan bukatuko da. Jardunaldietako bat Zegaman jokatuko dute, azaroaren 19an. Oraingoz sei pilotari ari dira lehian Edurne Unamuno, Urko Peña, Patxi Fadrique, Edorta de Anta, Beñat Lizaso eta Andoni Aizpeolea zegamarra. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, oraindik ere parte hartu liteke. Pilotari ezinduak ez direnek ere jokatu ahal izango dute, beti ere ordezko postua hartuz eta gainontzekoek bete beharreko joko araudi berak betez. «Izan ere, integrazioa bultzatzea eta bestearen lekuan jartzea lortu nahi baitu, besteak beste, ekimen honek». Partidak 25 tantora izango dira. Mollepelle (fronteniseko presiorik gabeko pilota) urdinarekin eta errefortzurik gabeko paletarekin jokatuko dituzte. Pilotariek airez, bote baten ondoren edota bigarren botearen ondoren jo dezakete pilota. Hirugarren botea eginez gero, txarra izango da beranduegi jo duenarentzat. Partidak larunbatetan Partidak larunbatetan izango dira. Lehendabiziko jardunaldia Usurbilen jokatu zuten urriaren 22an eta bigarrena, Antzuolan, azaroaren 5ean. Hirugarrena Zegaman egingo dute, azaroaren 19an. Laugarren jardunaldia edo finala, berriz, Lasarten jokatuko dute, abenduaren 17an, Loidibarrenen, kiroldegi ondoko pilotalekuan. Lehendabiziko hiru jardunaldiei dagokionean bakoitzean hiru bikote finkok parte hartuko dute , eta hiruren arteko ligaxka jokatuko dute. Irabazle bakoitzari bina [...]
I. Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Txapelketa ari dira jokatzen, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak antolatuta. Urriaren 22an hasi zuten lehiaketa eta abenduan bukatuko da. Jardunaldietako bat Zegaman jokatuko dute, azaroaren 19an.
Oraingoz sei pilotari ari dira lehian Edurne Unamuno, Urko Peña, Patxi Fadrique, Edorta de Anta, Beñat Lizaso eta Andoni Aizpeolea zegamarra. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, oraindik ere parte hartu liteke. Pilotari ezinduak ez direnek ere jokatu ahal izango dute, beti ere ordezko postua hartuz eta gainontzekoek bete beharreko joko araudi berak betez. «Izan ere, integrazioa bultzatzea eta bestearen lekuan jartzea lortu nahi baitu, besteak beste, ekimen honek».
Partidak 25 tantora izango dira. Mollepelle (fronteniseko presiorik gabeko pilota) urdinarekin eta errefortzurik gabeko paletarekin jokatuko dituzte. Pilotariek airez, bote baten ondoren edota bigarren botearen ondoren jo dezakete pilota. Hirugarren botea eginez gero, txarra izango da beranduegi jo duenarentzat.
Partidak larunbatetan
Partidak larunbatetan izango dira. Lehendabiziko jardunaldia Usurbilen jokatu zuten urriaren 22an eta bigarrena, Antzuolan, azaroaren 5ean. Hirugarrena Zegaman egingo dute, azaroaren 19an. Laugarren jardunaldia edo finala, berriz, Lasarten jokatuko dute, abenduaren 17an, Loidibarrenen, kiroldegi ondoko pilotalekuan.
Lehendabiziko hiru jardunaldiei dagokionean bakoitzean hiru bikote finkok parte hartuko dute , eta hiruren arteko ligaxka jokatuko dute. Irabazle bakoitzari bina puntu emango dizkiote, eta galtzaile bakoitzari berriz, bana. Ondoren, lehendabiziko hiru jardunaldien azken sailkapena kontutan hartuta, bikoteak antolatuko dituzte berriz. Laugarren jardunaldian bikote horien arteko ligaxka eta behin betiko sailkapena egingo dute.













