2012 urterako tasak onartu dituzte Legazpin, %3,1eko igoerarekin
Gaur goizean aparteko osoko bilkura ospatu dute Legazpin. Udal tasen ordenantzak izan dituzte hizpide, eta baita udal eraikinen garbiketarako enpresa aukeraketan izan diren arazo batzuk. Lehen puntua garbiketari dagokiona izan da. Hemen, Udalak Uni2 enpresari esleitu zion zerbitzua, baina zerbitzu hau eskaintzen hasi behar zirenean, forma arazo batzuekin topatu ziren: lehengo enpresak aurkeztutako pertsonal datuak eta benetan zirenak ez zetozen bat. Hau konpondu asmoz, udalak bertan behera utzi du hartutakoe esleipen erabakia, eta berriro ere lehiaketa publikora atera du zerbitzuaren kudeaketa. Bitartean lehengo enpresak jarraituko du zerbitzua eskaintzen. Alderdi guztiek aho batez onartu dute proposamena. Udal tasen puntua eztabaidatuagoa izan da. Udal gobernuan dagoen taldeak, Bilduk, oro har %3,1eko KPIaren igoera duten tasak aurkeztu ditu 2012 urterako. Uztaileko KPIa aplikatu diete aurtengo tasei. Zaborrei dagokienean, igoera %10ekoa izango da, Sasietak hala proposatuta. Ibilgailuen kasuan, %5eko, %7,5eko eta %10eko igoera izango dute tasek, ibilgailuaren potentziaren arabera, eta ibilgailu elektrikoentzako eta hibridfoentzako hobariak ere onartu dituzte. Azkenik, enpresen zaborra jasotzeko zerbitzuan mailakaketa berri bat egin dute, 20 eta 100 langile bitarteko enpresak, 100 eta 200 artekoak eta 200ndik gorakoak bereiztuz. EAJk desadostasuna agertu dio proposamenari. Ordenantza hauen onartze bideko formak ere kritikatu ditu, tasak Osoko Bilkurara ongizate batzordean landu ziren egun berean [...]
Gaur goizean aparteko osoko bilkura ospatu dute Legazpin. Udal tasen ordenantzak izan dituzte hizpide, eta baita udal eraikinen garbiketarako enpresa aukeraketan izan diren arazo batzuk.
Lehen puntua garbiketari dagokiona izan da. Hemen, Udalak Uni2 enpresari esleitu zion zerbitzua, baina zerbitzu hau eskaintzen hasi behar zirenean, forma arazo batzuekin topatu ziren: lehengo enpresak aurkeztutako pertsonal datuak eta benetan zirenak ez zetozen bat. Hau konpondu asmoz, udalak bertan behera utzi du hartutakoe esleipen erabakia, eta berriro ere lehiaketa publikora atera du zerbitzuaren kudeaketa. Bitartean lehengo enpresak jarraituko du zerbitzua eskaintzen. Alderdi guztiek aho batez onartu dute proposamena.
Udal tasen puntua eztabaidatuagoa izan da. Udal gobernuan dagoen taldeak, Bilduk, oro har %3,1eko KPIaren igoera duten tasak aurkeztu ditu 2012 urterako. Uztaileko KPIa aplikatu diete aurtengo tasei. Zaborrei dagokienean, igoera %10ekoa izango da, Sasietak hala proposatuta.
Ibilgailuen kasuan, %5eko, %7,5eko eta %10eko igoera izango dute tasek, ibilgailuaren potentziaren arabera, eta ibilgailu elektrikoentzako eta hibridfoentzako hobariak ere onartu dituzte. Azkenik, enpresen zaborra jasotzeko zerbitzuan mailakaketa berri bat egin dute, 20 eta 100 langile bitarteko enpresak, 100 eta 200 artekoak eta 200ndik gorakoak bereiztuz.
EAJk desadostasuna agertu dio proposamenari. Ordenantza hauen onartze bideko formak ere kritikatu ditu, tasak Osoko Bilkurara ongizate batzordean landu ziren egun berean eraman nahi izan zituztela salatuz. bestetik, tasak zehazterakoan “interes falta” leporatu diote EAJko zinegotziek alkateari, proposamen “generalista eta ia landu gabea” dela salatuz. Ordenantza berrietan, halaber, puntuz puntu zehaztu ditu EAJk bere proposamen propioak.
Kepa Urzelai alkateak erantzun egin die EAJko ordezkarien hitzei, eta eztabaida bati hasiera eman diote horrela, azkenean, tasen inguruan hitz egitetik, Sidenorren itxieraren aurrean nork zein lan egin duen leporatzera eraman dituena. PSE-EE alderdiko Oscar Valbuena zinegotziak ere hartu du parte eztabaidan. Azkenean, alkateak berak moztu du, eta bozketan, tasek aurrera egin dute, Bilduren eta Hamaikabaten aldeko bozkekin. EAJ eta PSE-EE abstenitu egin dira.












