
Azaroaren 26an 1968an eta 1969an jaiotakoen kinto afaria egingo dute Legazpin. Aitxuri jatetxean (943730600) edo Ibai Ondo Tabernan (943731856) eman daiteke izena.

Odon Elorza Legazpin Odon Elorza Donostiako alkate ohia Legazpin izan da gaur goizean, Espainiako hauteskunde kanpainaren barruan, PSE-EEren aldeko bozka eskatzeko larrosak banatzen. Herritarrekin hitz egiteko ere baliatu du Elorzak bisita, herritar ...

Hitzaro euskara elkarteak Eguberrietako postreak egiten ikasteko ikastaroa antolatu du azaroaren bukaerarako. Izena emateko epea datorren asteartean, hilak 15, bukatuko da. Matrikula 20 euro da. Ikastaroaren egunak hauek dira: azaroak 21, 23, 38 eta 30...

Gaur goizean legazpiko kultur etxean egin duten agerraldi batean, LAB sindikatuko hainbat ordezkarik Gezurrak kanpaina aurkeztu dute. 3 zutabedun kanpaina gisa aurkeztu dute Josu Amenabar eta Usua Lasa LABeko ordezkariek. Prentsaurrekoa Legazpin eman dute. “Murgilduta gauden krisi egoera honen baitan” kokatu dute kanpaina berria, eta bertan, Euskal Herriarentzat “burujabetza politikoa eta ekonomikoa” eskatu dute. legazpi aukeratu dute agerraldirako, zonalde hau bereziki krisiak gogor astindu duelako. Enpresa asko itxi dira, eta enpresa handiak txiki bihurtu dira. ondorioa, kaleratu pila bat izan dira” esan du Usua Lasa LAB sindikatuko ordezkariak. Gezurrak izena du kanpainak, “krisi honi buruz eta erantzuleei buruz esan dizkiguten gezur guztiak argitaratatera nahi ditugulako” esan dute. Hiru zutabeko kanpaina dela esan dute: “krisiaren inguruko gezurrak argitara ateratzea eta salatzea; krisiaren inguruan esan direnen eta eman diren neurrien errudunak zein diren argitara ateratzea eta LAB sindikatuak proposatzen duen alternatiba zabaltzea”. Lasak “krisiaren errudunak langileok eta gizartea direla sinistarazi nahi dutela” salatu du. Alternatiba Euskal Herriarentzako “burujabetza politiko eta ekonomikoan” jarri dute. “Enpresa botereek eta botere ekonomikoek hiru urte daramatzate krisitik ateratzeko konponbideak proposatzen: langileen eskubideak murrizten, gure lan baldintzak kaltetzen eta lanik sortzen ez duten konponbideak proposatzen”. Adibide gisa, “negoziazio kolektiboen erreforma, lan erreforma eta pentsioena” aipatu dituzte. Langabezia datuak [...]

Aurtengo jaiak pilotaleku berriaren inaugurazioarekin lotuta datoz; igandean egingo da inaugurazio ofiziala pilota partida, herri bazkari eta bertsolarien parte hartzearekin.


Urretxuko Labeaga aretoan izan zen sari banaketa ekitaldia atzo, 19:30ean; bai Realeko eta bai Urolako jokalariek, autografoak sinatu eta argazkiak atera...

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2012ko aurrekontu proiektua herritarrei aurkezteko martxan jarritako Kontuak garbi, Gipuzkoa berri baterantz kanpaina Beasaina helduko da gaur. Martin Garitano Diputatu Nagusiak Aldundiak datorren urterako prestatu dituen aurrekontuen nondik norakoak herritarrei aurkeztuko dizkie. Batzarra Igartza jauregian da, 19:00etan hasita. Garitanorekin batera, beste hainbat foru diputatu, zuzendari eta Goierriko Bildu koalizioko batzarkide egongo dira aurkezpenean. Goierrin egingo duten aurkezpen bakarra izango da gaurkoa. Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, Goierrin «hainbat gai zehatzek aurrekontuetan duten eragina eta gertutasuna» hartuko dute kontuan gaurko aurkepenean. Horregatik, eta herritarren gehiengoak aurrekontuak osatzeko prozesuaren nondik norakoak ezagutu ditzan, gaurko bileran parte hartzera gonbidatu dituzte goierritarrak. Herritarrekin batera, alderdi politikoetako batzarkideei, alkateei eta zinegotziei ere gaur Igartzara joateko gonbita helarazi die Foru Aldundiak. «Datozen urteetako oinarriak» Kanpaina honen helburua, «aurrekontu proposamena gizartearekin konpartitzea izango da, proposamena ezagutarazteko eta haren nondik norakoak azaltzeko». Diputaziotik jakinarazi dutenez, «legegintzaldi honetan, Aldundiak gipuzkoarrekin konpartitu nahi ditu aurrekontuak, haiekin eraiki, eta lehen urratsa informatzea eta inplikatzea izango da». Izan ere, Aldundiaren ustez, orain arte erakunde hau «Gipuzkoako herritarrengandik urrun egon da» eta kanpaina honekin horri amaiera eman nahi diote. Bilduko ordezkarien arabera, «Gipuzkoarrek erakundearen nondik norakoak ezagutu behar dituzte eta, batez ere, erakundeak gipuzkoarren berri izan behar du, zuzen-zuzenean». Kanpainarekin Gipuzkoaren [...]

Mikel Serrano alkateak harrera egin dio lehendabizi udaletxean; ondoren Antion izan dira lanak bertatik bertara ikusten.

Gaur goizean aparteko osoko bilkura ospatu dute Legazpin. Udal tasen ordenantzak izan dituzte hizpide, eta baita udal eraikinen garbiketarako enpresa aukeraketan izan diren arazo batzuk. Lehen puntua garbiketari dagokiona izan da. Hemen, Udalak Uni2 enpresari esleitu zion zerbitzua, baina zerbitzu hau eskaintzen hasi behar zirenean, forma arazo batzuekin topatu ziren: lehengo enpresak aurkeztutako pertsonal datuak eta benetan zirenak ez zetozen bat. Hau konpondu asmoz, udalak bertan behera utzi du hartutakoe esleipen erabakia, eta berriro ere lehiaketa publikora atera du zerbitzuaren kudeaketa. Bitartean lehengo enpresak jarraituko du zerbitzua eskaintzen. Alderdi guztiek aho batez onartu dute proposamena. Udal tasen puntua eztabaidatuagoa izan da. Udal gobernuan dagoen taldeak, Bilduk, oro har %3,1eko KPIaren igoera duten tasak aurkeztu ditu 2012 urterako. Uztaileko KPIa aplikatu diete aurtengo tasei. Zaborrei dagokienean, igoera %10ekoa izango da, Sasietak hala proposatuta. Ibilgailuen kasuan, %5eko, %7,5eko eta %10eko igoera izango dute tasek, ibilgailuaren potentziaren arabera, eta ibilgailu elektrikoentzako eta hibridfoentzako hobariak ere onartu dituzte. Azkenik, enpresen zaborra jasotzeko zerbitzuan mailakaketa berri bat egin dute, 20 eta 100 langile bitarteko enpresak, 100 eta 200 artekoak eta 200ndik gorakoak bereiztuz. EAJk desadostasuna agertu dio proposamenari. Ordenantza hauen onartze bideko formak ere kritikatu ditu, tasak Osoko Bilkurara ongizate batzordean landu ziren egun berean [...]

Ordiziako Udalak gaikako aholku batzordeetan izena emateko epea ireki du, udalak lantzen dituen gai desberdinen erabakietan parte hartzeko aukera eskainiz. Batzorde batzuk martxan daude dagoeneko, eta beste batzuk, berriz, abiarazteko puntuan. Batzordeak “indartzea” eta “falta direnak abiaraztea” da udalaren asmoa. Horrez gain, herritarrak auzoz auzoko batzarretan parte hartzera deitu ditu udalak. Batzordeek dagokien arloa landuko dute, eta udaleko teknikariak, zinegotziak eta laguntzaileak arduratuko dira koordinazio eta funtzionamendu lanak egiteaz. Udalaren esanetan, batzordeak eragile zein norbanako orori irekita daude eta “ordainetan eskatzen den gauza bakarra konpromisoa da”. Parte hartzeko hilaren 18a baino lehen eman behar da (goizez harrera bulegoan -943 88 58 50–, arratsaldez Barrenan –943 80 56 30– edota partaidetza@ordizia.org helbidean). Batzorde bakoitzaren lehen bilera egunak zehaztu dituzte dagoeneko: Partaidetza eta komunikazioa, azaroaren 21ean; Gazteria 22an; Euskara 23an; Kirola eta Agenda 21, 30ean; Berdintasuna abenduaren 13an; Hirigintza abenduaren 14an; Kultura abenduaren 15ean; eta Ongizatea abenduaren 20an. Bilerak auzoz auzo Horrez gain, auzoz auzoko dinamikaren bigarren txandari ekingo diote berriz ere datorren asteartean. Txanda honetan, Ordiziako 6 auzo edo guneak lau batzarretan banatu ditu udalak. Aurreko txandan gehien hitz egin zutenak auzotarrek izan baziren, oraingoan udal ordezkariak izango dira azalpenak emango dituztenak. Bilerak 19:00etan dira udaletxeko batzar aretoan. Hauxe da batzarren egutegia: azaroak [...]

Otamotzen eta Zingi Zangoren web guneen bitartez eman ahal izango da botoa; boto emaileen artean 2 pertsonentzako afaria zozketatuko da. Bideo...

Mattieu Almaric-e, filmak Frantziako ikuspegi ezberdin bat erakusten du, industrialde, gasolindegi, errepideko hotel kaxkar eta tren klaustrofobikoez betetako eskenatokien bitartez.

Sustraiez Blai kultur elkarteak antolatuta, hamaikagarren urtez egingo dute Sustraiez Blai jaialdia bihar, Ordizian. Egun osoko egitaraua antolatu dute. Goizean hasi eta egun osoan zehar, artisau azoka izango da herrigunean. 18:00etan berriz, La Tromba Matarusca eta Dilshad taldeak ariko dira Garagartza plazan. Jaialdi nagusia berriz, gaueko 21:00etan hasiko da. Flamenkoa eta txalaparta uztartzen dituen Adabegi taldea, rumba katalana egiten duten Samueliko y los Guailers, eta Bombino, bluesman tuarega dira aurtengo gonbidatuak. Omara Bombino Moctar (bideoan), desertuko rock & roll eta bluesaren adierazle nagusitzat jotzen dute. Bere taldearekin batera, kaleratu berri duten Agadez diskoa aurkeztera dator. Jaialdiaren ondoren, parranda goizaldera arte luzatu nahi duenak, Sugaar tabernan izango du horretarako aukera, goizeko 01:00etatik aurrera, DJ Talo ariko baita bertan, musika jartzen.


Pasa den asteburuan etxean lortutako garaipenaren ondoren, asteburu honetan Valladolidera joango dira Ampo Ordiziako jokalariak; VRAC Quesos Entrepina- res talde sendoa izango dute parean. Partida igandean izango da, 12:30ean, Pepe Rojo zelain. Bolada ...

Blogak, udaletxean hartzen diren erabakien isla izan nahi du, era berean herritarren parte hartzea bultzatzea ere badu helburu.