Ardo katak, jendez beteta

Ardoaren inguruan gero eta zaletasun handiagoa sortzen ari da, eta gero eta gehiago dira ardoak probatzen ikasteko aukerak aprobetxatzen dituztenak. Ordiziako Udalak antolatutako ardo dastaketek harrera ona izan dute aurreko urteetan, eta aurten ere, egin dituzten aurreneko saioek «arrakasta handia» izan dute, Barrenako areto nagusia beteta egon baita egunero. Jesus Mari Lariz, Ordiziako jai eta azoketarako teknikariak azaldu duenez, «kata hauek harrera ona izan dute beti jendearen partetik». Aurreko urteetan ere antzera ibili direla dio, eta aldiero, «dena bete» egiten dela. Egun hauetan ere, Barrenako areto nagusia beteta izan dute, 60 lagunetik gora izan baitira egunero. «Tokia dagoena da; gehiago bagenu jende gehiago etorriko litzateke, baina muga nonbait jarri behar da, eta kopuru polita da». Aurreneko egunean, astelehenean, hirurogei lagun bildu ziren. Galiziako Valdeorras jatorri izendapeneko bost ardo probatu zituzten. Asteartean berriz, Espainiako hiru jatorri izendapenetako ardoak probatu zituzten, eta asteazkenean, Codorniu etxeko lau ardo eta cava bat dastatzeko aukera izan zen. Bi saio horietan ere, hirurogei lagunetik gora bildu ziren. Astelehenean, sagardoa Aste honetako saioen ondoren, hurrengo dastaketa astelehenean izango dute. Ardoaren partez, ordea, sagardoa probatzeko aukera izango da. Horretarako, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko ordezkari bat izango da bertan. Asteartean berriz, Galizia aldera joko dute berriz, Rias Baixas jatorri izendapena [...]

Ardoaren inguruan gero eta zaletasun handiagoa sortzen ari da, eta gero eta gehiago dira ardoak probatzen ikasteko aukerak aprobetxatzen dituztenak. Ordiziako Udalak antolatutako ardo dastaketek harrera ona izan dute aurreko urteetan, eta aurten ere, egin dituzten aurreneko saioek «arrakasta handia» izan dute, Barrenako areto nagusia beteta egon baita egunero.

Jesus Mari Lariz, Ordiziako jai eta azoketarako teknikariak azaldu duenez, «kata hauek harrera ona izan dute beti jendearen partetik». Aurreko urteetan ere antzera ibili direla dio, eta aldiero, «dena bete» egiten dela. Egun hauetan ere, Barrenako areto nagusia beteta izan dute, 60 lagunetik gora izan baitira egunero. «Tokia dagoena da; gehiago bagenu jende gehiago etorriko litzateke, baina muga nonbait jarri behar da, eta kopuru polita da».

Aurreneko egunean, astelehenean, hirurogei lagun bildu ziren. Galiziako Valdeorras jatorri izendapeneko bost ardo probatu zituzten. Asteartean berriz, Espainiako hiru jatorri izendapenetako ardoak probatu zituzten, eta asteazkenean, Codorniu etxeko lau ardo eta cava bat dastatzeko aukera izan zen. Bi saio horietan ere, hirurogei lagunetik gora bildu ziren.

Astelehenean, sagardoa
Aste honetako saioen ondoren, hurrengo dastaketa astelehenean izango dute. Ardoaren partez, ordea, sagardoa probatzeko aukera izango da. Horretarako, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko ordezkari bat izango da bertan.
Asteartean berriz, Galizia aldera joko dute berriz, Rias Baixas jatorri izendapena duen Lagar de Besada etxeko ardoak probatzeko. Asteazkenean egingo dute azken dastaketa, eta bukatzeko, Perrier Jouët txanpaina gorde dute. Saio horiek ere, 19:00etan izango dira, Barrena kultur etxean.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa