Batzordeetan izena emateko epea ireki du Ordiziako Udalak
Ordiziako Udalak gaikako aholku batzordeetan izena emateko epea ireki du, udalak lantzen dituen gai desberdinen erabakietan parte hartzeko aukera eskainiz. Batzorde batzuk martxan daude dagoeneko, eta beste batzuk, berriz, abiarazteko puntuan. Batzordeak “indartzea” eta “falta direnak abiaraztea” da udalaren asmoa. Horrez gain, herritarrak auzoz auzoko batzarretan parte hartzera deitu ditu udalak. Batzordeek dagokien arloa landuko dute, eta udaleko teknikariak, zinegotziak eta laguntzaileak arduratuko dira koordinazio eta funtzionamendu lanak egiteaz. Udalaren esanetan, batzordeak eragile zein norbanako orori irekita daude eta “ordainetan eskatzen den gauza bakarra konpromisoa da”. Parte hartzeko hilaren 18a baino lehen eman behar da (goizez harrera bulegoan -943 88 58 50–, arratsaldez Barrenan –943 80 56 30– edota partaidetza@ordizia.org helbidean). Batzorde bakoitzaren lehen bilera egunak zehaztu dituzte dagoeneko: Partaidetza eta komunikazioa, azaroaren 21ean; Gazteria 22an; Euskara 23an; Kirola eta Agenda 21, 30ean; Berdintasuna abenduaren 13an; Hirigintza abenduaren 14an; Kultura abenduaren 15ean; eta Ongizatea abenduaren 20an. Bilerak auzoz auzo Horrez gain, auzoz auzoko dinamikaren bigarren txandari ekingo diote berriz ere datorren asteartean. Txanda honetan, Ordiziako 6 auzo edo guneak lau batzarretan banatu ditu udalak. Aurreko txandan gehien hitz egin zutenak auzotarrek izan baziren, oraingoan udal ordezkariak izango dira azalpenak emango dituztenak. Bilerak 19:00etan dira udaletxeko batzar aretoan. Hauxe da batzarren egutegia: azaroak [...]
Ordiziako Udalak gaikako aholku batzordeetan izena emateko epea ireki du, udalak lantzen dituen gai desberdinen erabakietan parte hartzeko aukera eskainiz. Batzorde batzuk martxan daude dagoeneko, eta beste batzuk, berriz, abiarazteko puntuan. Batzordeak “indartzea” eta “falta direnak abiaraztea” da udalaren asmoa. Horrez gain, herritarrak auzoz auzoko batzarretan parte hartzera deitu ditu udalak.
Batzordeek dagokien arloa landuko dute, eta udaleko teknikariak, zinegotziak eta laguntzaileak arduratuko dira koordinazio eta funtzionamendu lanak egiteaz. Udalaren esanetan, batzordeak eragile zein norbanako orori irekita daude eta “ordainetan eskatzen den gauza bakarra konpromisoa da”. Parte hartzeko hilaren 18a baino lehen eman behar da (goizez harrera bulegoan -943 88 58 50–, arratsaldez Barrenan –943 80 56 30– edota partaidetza@ordizia.org helbidean). Batzorde bakoitzaren lehen bilera egunak zehaztu dituzte dagoeneko: Partaidetza eta komunikazioa, azaroaren 21ean; Gazteria 22an; Euskara 23an; Kirola eta Agenda 21, 30ean; Berdintasuna abenduaren 13an; Hirigintza abenduaren 14an; Kultura abenduaren 15ean; eta Ongizatea abenduaren 20an.
Bilerak auzoz auzo
Horrez gain, auzoz auzoko dinamikaren bigarren txandari ekingo diote berriz ere datorren asteartean. Txanda honetan, Ordiziako 6 auzo edo guneak lau batzarretan banatu ditu udalak. Aurreko txandan gehien hitz egin zutenak auzotarrek izan baziren, oraingoan udal ordezkariak izango dira azalpenak emango dituztenak. Bilerak 19:00etan dira udaletxeko batzar aretoan. Hauxe da batzarren egutegia: azaroak 17, San Bartolome eta Eskarabilla auzoak; azaroak 17, Buztuntza; azaroak 29, San Joan, Altamira eta Otegi-enea; eta abenduak 1, herrigunea.













