Diputazioak 2012ko aurrekontuak aurkeztuko ditu gaur Beasainen
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2012ko aurrekontu proiektua herritarrei aurkezteko martxan jarritako Kontuak garbi, Gipuzkoa berri baterantz kanpaina Beasaina helduko da gaur. Martin Garitano Diputatu Nagusiak Aldundiak datorren urterako prestatu dituen aurrekontuen nondik norakoak herritarrei aurkeztuko dizkie. Batzarra Igartza jauregian da, 19:00etan hasita. Garitanorekin batera, beste hainbat foru diputatu, zuzendari eta Goierriko Bildu koalizioko batzarkide egongo dira aurkezpenean. Goierrin egingo duten aurkezpen bakarra izango da gaurkoa. Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, Goierrin «hainbat gai zehatzek aurrekontuetan duten eragina eta gertutasuna» hartuko dute kontuan gaurko aurkepenean. Horregatik, eta herritarren gehiengoak aurrekontuak osatzeko prozesuaren nondik norakoak ezagutu ditzan, gaurko bileran parte hartzera gonbidatu dituzte goierritarrak. Herritarrekin batera, alderdi politikoetako batzarkideei, alkateei eta zinegotziei ere gaur Igartzara joateko gonbita helarazi die Foru Aldundiak. «Datozen urteetako oinarriak» Kanpaina honen helburua, «aurrekontu proposamena gizartearekin konpartitzea izango da, proposamena ezagutarazteko eta haren nondik norakoak azaltzeko». Diputaziotik jakinarazi dutenez, «legegintzaldi honetan, Aldundiak gipuzkoarrekin konpartitu nahi ditu aurrekontuak, haiekin eraiki, eta lehen urratsa informatzea eta inplikatzea izango da». Izan ere, Aldundiaren ustez, orain arte erakunde hau «Gipuzkoako herritarrengandik urrun egon da» eta kanpaina honekin horri amaiera eman nahi diote. Bilduko ordezkarien arabera, «Gipuzkoarrek erakundearen nondik norakoak ezagutu behar dituzte eta, batez ere, erakundeak gipuzkoarren berri izan behar du, zuzen-zuzenean». Kanpainarekin Gipuzkoaren [...]
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2012ko aurrekontu proiektua herritarrei aurkezteko martxan jarritako Kontuak garbi, Gipuzkoa berri baterantz kanpaina Beasaina helduko da gaur. Martin Garitano Diputatu Nagusiak Aldundiak datorren urterako prestatu dituen aurrekontuen nondik norakoak herritarrei aurkeztuko dizkie. Batzarra Igartza jauregian da, 19:00etan hasita.
Garitanorekin batera, beste hainbat foru diputatu, zuzendari eta Goierriko Bildu koalizioko batzarkide egongo dira aurkezpenean. Goierrin egingo duten aurkezpen bakarra izango da gaurkoa.
Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, Goierrin «hainbat gai zehatzek aurrekontuetan duten eragina eta gertutasuna» hartuko dute kontuan gaurko aurkepenean. Horregatik, eta herritarren gehiengoak aurrekontuak osatzeko prozesuaren nondik norakoak ezagutu ditzan, gaurko bileran parte hartzera gonbidatu dituzte goierritarrak.
Herritarrekin batera, alderdi politikoetako batzarkideei, alkateei eta zinegotziei ere gaur Igartzara joateko gonbita helarazi die Foru Aldundiak.
«Datozen urteetako oinarriak»
Kanpaina honen helburua, «aurrekontu proposamena gizartearekin konpartitzea izango da, proposamena ezagutarazteko eta haren nondik norakoak azaltzeko». Diputaziotik jakinarazi dutenez, «legegintzaldi honetan, Aldundiak gipuzkoarrekin konpartitu nahi ditu aurrekontuak, haiekin eraiki, eta lehen urratsa informatzea eta inplikatzea izango da».
Izan ere, Aldundiaren ustez, orain arte erakunde hau «Gipuzkoako herritarrengandik urrun egon da» eta kanpaina honekin horri amaiera eman nahi diote. Bilduko ordezkarien arabera, «Gipuzkoarrek erakundearen nondik norakoak ezagutu behar dituzte eta, batez ere, erakundeak gipuzkoarren berri izan behar du, zuzen-zuzenean». Kanpainarekin Gipuzkoaren egoera zein den erakutsi nahi du Diputazioak, Aldundiak uste baitu «gipuzkoarrek ez dutela egoeraren berri zehatza, oraingo agintariek erakunde honetara sartu arte izan ez duten bezala». Aldundiak bere helburuak eta ildoak jakinaraziko ditu jendartean.
Hala, azaroan zehar egingo dituzten hamar bileren bidez, «datozen urteetan parte hartzeko aurrekontuak egiteko oinarriak jarriko dira, datozen urteetan ere Gipuzkoarentzat aurrekontu egokienak eraikitzeko».












