Eguberrietako postreak egiteko ikastaroa antolatu du Hitzarok
Hitzaro euskara elkarteak Eguberrietako postreak egiten ikasteko ikastaroa antolatu du azaroaren bukaerarako. Izena emateko epea datorren asteartean, hilak 15, bukatuko da. Matrikula 20 euro da. Ikastaroaren egunak hauek dira: azaroak 21, 23, 38 eta 30...
Hitzaro euskara elkarteak Eguberrietako postreak egiten ikasteko ikastaroa antolatu du azaroaren bukaerarako. Izena emateko epea datorren asteartean, hilak 15, bukatuko da. Matrikula 20 euro da. Ikastaroaren egunak hauek dira: azaroak 21, 23, 38 eta 30. Ikastaroa Gazte lekuan izango da, 18:30etik 20:30era. Izena emateko Hitzarora deitu behar da (943 16 23 66) edo hitzaro@gmail.com helbidera idatzi. Honako postreak egiten erakutsiko dute: intxaur eta gorringozko turroiak; almendrezko tarta; kafezko turroia; girlatxa turroia; eta txokolatezko turroia, besteak beste.












