LABek ‘Gezurrak’ kanpaina aurkeztu du Goierrin
Gaur goizean legazpiko kultur etxean egin duten agerraldi batean, LAB sindikatuko hainbat ordezkarik Gezurrak kanpaina aurkeztu dute. 3 zutabedun kanpaina gisa aurkeztu dute Josu Amenabar eta Usua Lasa LABeko ordezkariek. Prentsaurrekoa Legazpin eman dute. “Murgilduta gauden krisi egoera honen baitan” kokatu dute kanpaina berria, eta bertan, Euskal Herriarentzat “burujabetza politikoa eta ekonomikoa” eskatu dute. legazpi aukeratu dute agerraldirako, zonalde hau bereziki krisiak gogor astindu duelako. Enpresa asko itxi dira, eta enpresa handiak txiki bihurtu dira. ondorioa, kaleratu pila bat izan dira” esan du Usua Lasa LAB sindikatuko ordezkariak. Gezurrak izena du kanpainak, “krisi honi buruz eta erantzuleei buruz esan dizkiguten gezur guztiak argitaratatera nahi ditugulako” esan dute. Hiru zutabeko kanpaina dela esan dute: “krisiaren inguruko gezurrak argitara ateratzea eta salatzea; krisiaren inguruan esan direnen eta eman diren neurrien errudunak zein diren argitara ateratzea eta LAB sindikatuak proposatzen duen alternatiba zabaltzea”. Lasak “krisiaren errudunak langileok eta gizartea direla sinistarazi nahi dutela” salatu du. Alternatiba Euskal Herriarentzako “burujabetza politiko eta ekonomikoan” jarri dute. “Enpresa botereek eta botere ekonomikoek hiru urte daramatzate krisitik ateratzeko konponbideak proposatzen: langileen eskubideak murrizten, gure lan baldintzak kaltetzen eta lanik sortzen ez duten konponbideak proposatzen”. Adibide gisa, “negoziazio kolektiboen erreforma, lan erreforma eta pentsioena” aipatu dituzte. Langabezia datuak [...]
Gaur goizean Legazpiko kultur etxean egin duten agerraldi batean, LAB sindikatuko hainbat ordezkarik Gezurrak kanpaina aurkeztu dute.
3 zutabedun kanpaina gisa aurkeztu dute Josu Amenabar eta Usua Lasa LABeko ordezkariek.
Prentsaurrekoa Legazpin eman dute. “Murgilduta gauden krisi egoera honen baitan” kokatu dute kanpaina berria, eta bertan, Euskal Herriarentzat “burujabetza politikoa eta ekonomikoa” eskatu dute. legazpi aukeratu dute agerraldirako, zonalde hau bereziki krisiak gogor astindu duelako. Enpresa asko itxi dira, eta enpresa handiak txiki bihurtu dira. ondorioa, kaleratu pila bat izan dira” esan du Usua Lasa LAB sindikatuko ordezkariak.
Gezurrak izena du kanpainak, “krisi honi buruz eta erantzuleei buruz esan dizkiguten gezur guztiak argitaratatera nahi ditugulako” esan dute.
Hiru zutabeko kanpaina dela esan dute: “krisiaren inguruko gezurrak argitara ateratzea eta salatzea; krisiaren inguruan esan direnen eta eman diren neurrien errudunak zein diren argitara ateratzea eta LAB sindikatuak proposatzen duen alternatiba zabaltzea”. Lasak “krisiaren errudunak langileok eta gizartea direla sinistarazi nahi dutela” salatu du.
Alternatiba Euskal Herriarentzako “burujabetza politiko eta ekonomikoan” jarri dute. “Enpresa botereek eta botere ekonomikoek hiru urte daramatzate krisitik ateratzeko konponbideak proposatzen: langileen eskubideak murrizten, gure lan baldintzak kaltetzen eta lanik sortzen ez duten konponbideak proposatzen”. Adibide gisa, “negoziazio kolektiboen erreforma, lan erreforma eta pentsioena” aipatu dituzte.
Langabezia datuak eta Sidenor
Guzti hau “gezur” gisa definitu dute. “Beasainen, 2008an 1.080 langabetu zeuden, eta 2011an 2.154 daude. Langabezia %100a igo da”. esan dute. urola garaiko datuak ere eman dituzte: “2008an 734 langabetu zeuden eta 2011an 1.431 daude. %103a hazi da langabezia”. Gerdau-Sidenor enpresaren kasua ere “gezur handi hauen beste adibide garbi bat” bezala definitu dute. “2008an 320 langile zituen enpresa honek, eta 3-4 hilabetetan, gainezka produzitzetik lantegia ixtera igaro zen” azaldu dute. “Enpresak, lantegia ez dagoela itxita ziurtatzen du oraindik ere, aktibitaterik gabe dagoela” jarraitu dute, “eta bien bitartean, Patxi Lopez lehendakariak, Basauriko lantokian produkzio maila jakin batera iritsitakoan Legazpikoa irekiko zutela esaten jarraitzen zuen. Lopezek esan zituen produkzio neurri horietara aspaldi iritsi ziren, eta Legazpiko plantak itxita jarraitzen du” salatu dute LAB sindikatuko ordezkariek.
Krisiaren eragina “ongizate estatua suntsitzeko baliatzen” ari direla salatu dute.
“Errua, erabaki hauek hartu eta aurrera eraman dituzten politikariena dela”, salatu du LABek. Politikariek erantzunkizuna “aurpegirik ez duten enteen gain” utzi nahi dutela salatu dute, baina “errudunak eurak direla” errepikatu dute, “eramandako politika espekulatzaile eta diruzaleengatik”.
Euskal Herriko langileei erabakiak “Madrildik inposatzen” zaizkiela ere salatu dute, eta alternatibarako hainbat oinarri eman dituzte: “burujabetza politikoa eta ekonomikoa; eredu sozial politiko eta ekonomiko berri baten beharra; eta euskal langileek euren etorkizuna Euskal Herrian bertan erabakitzea” . Horretarako hainbat jarraibide ere proposatu dituzte: “lanaren banaketan oinarritutako enplegu estrategia oso bat, babes sozial sistema duin bat, euskal pentsio sistema publiko bat, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta aberastasna birbanatuko duen fiskalitate eta aurrekontu publiko justuak”.













