Munduko musiken jaialdia bihar izango da, Ordizian
Sustraiez Blai kultur elkarteak antolatuta, hamaikagarren urtez egingo dute Sustraiez Blai jaialdia bihar, Ordizian. Egun osoko egitaraua antolatu dute. Goizean hasi eta egun osoan zehar, artisau azoka izango da herrigunean. 18:00etan berriz, La Tromba Matarusca eta Dilshad taldeak ariko dira Garagartza plazan. Jaialdi nagusia berriz, gaueko 21:00etan hasiko da. Flamenkoa eta txalaparta uztartzen dituen Adabegi taldea, rumba katalana egiten duten Samueliko y los Guailers, eta Bombino, bluesman tuarega dira aurtengo gonbidatuak. Omara Bombino Moctar (bideoan), desertuko rock & roll eta bluesaren adierazle nagusitzat jotzen dute. Bere taldearekin batera, kaleratu berri duten Agadez diskoa aurkeztera dator. Jaialdiaren ondoren, parranda goizaldera arte luzatu nahi duenak, Sugaar tabernan izango du horretarako aukera, goizeko 01:00etatik aurrera, DJ Talo ariko baita bertan, musika jartzen.
Sustraiez Blai kultur elkarteak antolatuta, hamaikagarren urtez egingo dute Sustraiez Blai jaialdia bihar, Ordizian. Egun osoko egitaraua antolatu dute. Goizean hasi eta egun osoan zehar, artisau azoka izango da herrigunean. 18:00etan berriz, La Tromba Matarusca eta Dilshad taldeak ariko dira Garagartza plazan.
Jaialdi nagusia berriz, gaueko 21:00etan hasiko da. Flamenkoa eta txalaparta uztartzen dituen Adabegi taldea, rumba katalana egiten duten Samueliko y los Guailers, eta Bombino, bluesman tuarega dira aurtengo gonbidatuak. Omara Bombino Moctar (bideoan), desertuko rock & roll eta bluesaren adierazle nagusitzat jotzen dute. Bere taldearekin batera, kaleratu berri duten Agadez diskoa aurkeztera dator.
Jaialdiaren ondoren, parranda goizaldera arte luzatu nahi duenak, Sugaar tabernan izango du horretarako aukera, goizeko 01:00etatik aurrera, DJ Talo ariko baita bertan, musika jartzen.












